The Who taldearen kontzerturako sarrerak salgai

Bizkaie! 2007-03-05 01:00   Musikea

Talde ingelesak Barakaldoko BEC erakustazokako Bizkaia Arenan maiatzaren 19an emongo dauen kontzerturako sarrerak salgai dagoz honezkero, 40 eta 55 euro bitartean.

Nontzefilm eta Nontzeflash lehiaketen irabazleak maiatzaren 12an jakinarazoko ditue

Bizkaie! 2007-03-05 01:00   Barriak

Nontzefilm lehiaketara 155 lan aurkeztu dira eta horreetatik 50 Euskal Herrikoak izan dira. Nontzeflash lehiaketan, barriz, 154 film jaso ditue antolatzaileek; horreetatik 6 Euskal Herrikoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Etxabe, Perea eta Agirre aurrera Nafarroa eta Arabako txapelketetan

Bizkaie! 2007-03-05 01:00   Bertsolaritzea

Joxe Juan Zubieta ‘Etxabe’-k Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako txartela lortu dau astegoienean Goizuetan jokatutako bigarren finalaurrean.

Arabako Txapelketan, barriz, Oihane Perea eta Manex Agirre finalaurreetarako sailkatu dira.

Ikus-entzunezko II. Jardunaldiak Erandion

Bizkaie! 2007-03-05 01:00   Barriak Martiaren 7tik 9ra bitartean

Ikasleei, irakasleei eta, oro har, interesa daukan edonori ikus-entzunezko mundua hurreratzea da martiaren 7tik 9ra bitartean egingo diran jardunaldien helburu nagusia.

Getxoko Jazzaldiko talde lehiaketan parte hartuko daben taldeak aukeratu ditue

Bizkaie! 2007-03-05 01:00   Musikea Garagarrilaren 4tik 7ra bitartean joko dabe

People Are Machines (Danimarka), Thinktank (Holanda), Andrew's Quartet (Errusia) eta Mr. Chacho (Espainia) aukeratu ditu epaimahaiak.

Talka Tour 2007: Fermin Muguruza & Afro-Basque Fire Brigade

Amaia Apaolaza 2007-03-05 01:00   Musikea

Fermin Muguruza eszenatokira bueltauko da. Hiru urtez zuzenekoetan parte hartu barik egon ondoren, garapen personalerako ekintza eta sormena bizimodu eta abiaburu dituan eszenatokiko animaliaren bueltea da hau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

La Fundicion, Joera Barrien Max Saria

Bizkaie! 2007-03-05 01:00   sariak-autortzak

Arte Eszenikoen Max Sarien batzorde antolatzaileak aho batez erabagi dau Joera Eszeniko Barrien sari berezia La Fundicion Aretoari emotea. Hau da izendapen zuzenaren bitartez ezartzen dan lau sarietako bat, Arte Eszenikoen Hispanoamerikarra (Julio Boccak jasoko dauena), Kritikearen Saria eta Ohorezko Sariagaz batera.

Clef du vin

Imanol Sarasola Enologoa 2007-03-02 01:00   Jan edanak

Ikerkuntza eta aurrerapen teknologikoei esker, gero eta tresna gehiago merkaduratzen dira ardaoaren mundua hobetzeko eta barritzeko helburuagaz. Oraingoan, segundu bakarrean ardaoari urtebete zahartzen laguntzen deutson tresnea izango dogu berbagai.

Nafar batek gidabaimeneko 26 puntu galdu ditu bi egunetan

Bizkaie! 2007-03-02 01:00

Alkoholemia positibo bi (6 puntu), abiadura gehiegikeria bat (6 puntu), gidatze arriskutsua (6 puntu) eta agenteen aginduei kasurik ez egitea (4 puntu) izan dira arau-urraketak.

Letters from Iwo Jima

Joseba Terreros 2007-03-01 01:00   Zinema kritikak

Honako hau gomuta historikoa berrikusteko lana da eta, ondorioz, ezelako gozagarri barik jasotako gerra eszena gordin eta ikaragarriak ikusteko aukerea dago, indarkeriaren krudelkeria agirian iminteko.

Mundu globalizatuaren konkistatzaileak (I)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2007-03-01 01:00   Bidaide

Txinan, euskal komunidadea gero eta handiagoa da. Euskaldun batzukaz bat egin dogu euren bizimodu barria aztertzeko eta, bide batez, Txinaren ganean daben eretxiaz berba egiteko.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

‘Songs & Circuits’ Capsula taldearen disko barria

Gotzon Uribe 2007-03-01 01:00   Musikea

Capsula taldearen musikea taldekideek eurek deskribiduten dabe ondo: 'rock klasikoa baina aurrera begira dagoana'. Era horretara, The Stooges eta Sonic Youth moduko taldeen erdian koka daiteke euren musikea.

‘Prostituzioa: erregulau bako negozioa’ izeneko jardunaldia Bilbon

Bizkaie! 2007-03-01 01:00

Hogeita hamarretik gora aditu batu dira Bilbon Sabino Arana Fundazinoak antolatutako mintegira, prostituzinoaz eztabaidatzeko eta gai horretaz dagoan gizarte-debateari ekiteko, izan be, zenbait prozedura modu planteetan dira: debekua, erregulazinoa eta deuseztatzea.

Kulturtrans-ek kultureagaz mobiduteko gonbidapena egiten deutse herritarrei

Bizkaie! 2007-03-01 01:00

Bilboko Udalaren helburua da bilbotarrak kulturearen harpidedun egin daitezala, hau da, musika, literatura, zinema edota arte eszenikoak eguneroko ohitura bihur daitezala. Horretarako, Kultura eta Euskara Sailak ‘Kulturtrans’ atara dau, 2007ko kultur programa nagusiak batzen dituen ‘sensibilidade guztietarako txartela’.

Desagertutako euskal jatorriko argentinarrak topetako ituna sinatu dabe

Iratxe Ormatza 2007-02-28 01:00   Euskaldunak munduan

Milaka argentinar sasoi bateko diktadurako errepresinoaren biktima izan ziran. Euren artean, euskal jatorrikoak be baziran eta atxilotutako asko eta asko hil egin ebezan. Oraindino be, ez dago desagertuen barri: non dagoz lurperatuta? Non eta zelan hil ziran?

Ardaoa gora, ardaoa behera

Amaia Laforga Dietetika Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2007-02-28 01:00   Jan edanak

Espainiako 15 eta 65 urte bitarteko personen artean osasun-arazo gehien sortarazoten dauen substantzia alkohola da, tabakoagaz batera.

Zuzendari eta aktore protagonistek ‘Eutsi!’ filma aurkeztuko dabe gaur EHUko Leioako campusean

Bizkaie! 2007-02-28 01:00   Barriak

Filmaren protagonistak Asier Hormaza, Anjel Alkain, Oihana Maritoren eta Nagore Aranburu dira. Gidoia Unai Iturriaga bertsolariak idatzi dau, Alberto Gorritiberea zuzendariaren laguntzinoagaz.

‘Hizkuntza Politikea Gizartean’ jardunaldiak Donostian, martiaren 23an

Bizkaie! 2007-02-28 01:00   Euskerea berbagai

Euskerea zabaltzeko eta normalizetako helburuagaz lan egiten daben erakunde eta alkarte eragileei berbea emoteko eta hizkuntz politikeak gizartean dauen oihartzunaz berba egiteko helburuagaz antolatu dau jardunaldia Udako Euskal Unibersidadeak.

Behatokiak kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak aztertu ditu

Bizkaie! 2007-02-28 01:00   Euskerea berbagai

Txostenaren helburua herritarrei euren eskubideak zeintzuk diran jakinarazoteko eta erakundeei hizkuntza-eskubideak arauen bidez bermatu behar dirala gogorarazoteko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Picassoren obra bi lapurtu dabez

Bizkaie! 2007-02-28 01:00

50 miloe euroko balioa daukie

Artistearen loba Diana Widmaier-Picasso dalakoaren Pariseko Grenelle kaleko etxebizitzan sartu dira lapurrak eta bertan lapurtu dabez ‘Jacqueline’ eta ‘Maya à la pupée’ artelanak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)