Alex de la Iglesiak Zinematografiaren Espainiako Sari Nazionala irabazi dau
2010-07-05 10:25 BarriakAlex de la Iglesia zinemagile bilbotarrak irabazi dau Kultura Ministerioak emoten dauen Zinematografiaren Espainiako Sari Nazionala bere ibilbide barritzaile eta hausleagaitik. Epaimahaiaren ebazpenaren arabera, De la Iglesiaren ibilbide profesionala ukaezina da eta espainiar zinemaren lengoaia aberastu dau.
Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarrak irabazi dau Kultura Ministerioak emoten dauen Zinematografiaren Espainiako Sari Nazionala bere ibilbide barritzaile eta hausleagaitik. Epaimahaiaren ebazpenaren arabera, De la Iglesiaren ibilbide profesionala ukaezina da eta espainiar zinemaren lengoaia aberastu dau.
Era berean, 2009. urtetik Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren buruan egiten ari dan lana be saritu da, 'zinema espainiarra osotzen daben guztien arteko adostasunaren eta hurreraketearen alde egindako lanagaitik'.
Kultura Ministerioaren menpeko Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak emoten dau saria, eta 30.000 euroko diru-kopurua dauka.
Alex de la Iglesia (Bilbo, 1965) komikien marrazkilari legez hasi zan hamar urtegaz eta Filosofian lizentziau zan Deustuko Unibersidadean. Telebistan dekoratzaile moduan lan egin eban eta Enrique Urbizuren 'Todo por la pasta' pelikularen zuzendaritza artistikoa egin eban.
'Mirindas asesinas' (1991) film laburra izan zan bere lehen lana zuzendari moduan, gidoigileetako bat izateaz gan, eta sariak lortu zituan hainbat jaialditan. Filma horri esker, Pedro Almodovarrek 'Acción Mutante' (1993) bere lehen filma babestu eban El Deseo produkzino etxearen bitartez.
Ondoren, hainbat pelikula zuzendu ditu, besteak beste, 'El día de la bestia' (1995), sei Goya sari lortuz (Zuzendaritza Onena tartean), 'Perdita Durango' (1997), 'Muertos de risa' (1999), 'La Comunidad' (2000), '800 balas' (2002) edota 'Crimen ferpecto' (2994). 2009tik Arte eta Zientzia Zinematografikoen Espainiako Akademiako presidentea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!