Ikasturte amaierako bertso barnetegia

Bizkaie! 2010-07-01 15:38   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak eta Bizkaiko Ikastolen Alkarteak alkarlanean antolatzen daben barnetegi honetan gero eta zabalagoa da bertso eskoletako ikasleen parte hartzea. Abadiño, Zalla, Muskiz, Gernika, Larrabetzu, Zornotza eta Deustuko ikasleek hiru egun pasau zituen Mendatako aterpetxean.

Bertso eskolen ikasturteari amaierea emon jako aurtengo udako bertso barnetegiagaz. Domekatik eguaztenera Bizkaia osotik joandako 22 bertsolari gazte batu dira Mendatako aterpetxean eguraldi ona lagun.

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak eta Bizkaiko Ikastolen Alkarteak alkarlanean antolatzen daben barnetegi honetan gero eta zabalagoa da bertso eskoletako ikasleen parte hartzea. Abadiño, Zalla, Muskiz, Gernika, Larrabetzu, Zornotza eta Deustuko ikasleek hiru egun pasau zituen Mendatako aterpetxean. 12-16 urte bitarteko gazteei bertsotan egiteaz gan, alkar ezagutu eta ondo pasetako aukerea eskaintzen deutse egonaldiak. 'Txapelketa eta sariketetan bistaz ezagutzen gara ia gehienok baina barnetegiak alkarren lagun egiteko aukerea emoten deusku' inoen Zornotzako Bertso Eskolako kideek.


Egunaren antolaketea

Goizean gosaldu ondoren, taldeka batzen ziran gaztetxuak. Bertsotan trebatzea izaten da saio horreen helburua. Batzuek bat-batean kantetako aprobetxau eben eta hasibarriak ziranak bertsoagaz lehenengo hartu-emonak izan zituen begirale eta bertso irakasle diranen laguntzinoagaz. Eguerdian, bazkaltzeko ordua heldu baino lehen kirolak eta ariketak hartzen eben bertsoaren lekukoa.

Bazkaldu ondoren, barriz, natureagaz lotutako ekintzaren baten txandea izaten zan. Eguraldia lagun, mendi osterea egiteaz gan, Elantxobeko portura joan ziran freskatzera. Gauean, barriz, bertso afaria egin eben lehen gauean konbidatutako bertsolari eta bertako gazteen bertsoak tartekatuz. Bigarren egunean, kantu gaua ospatu eben gitarrea lagun.

Azken egunean, pozik agurtu ziran gaztetxuak. Motxila bizkarrean hartu eta hurrengo barnetegian alkar ikusteko gogoz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu