Bertsolantegia ikastaroa abian Eibarren
2010-06-30 17:32 BertsolaritzeaUdako ikastaroen barruan, Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak eta Udako Euskal Unibertsidadeak antolatuta, bertsogintzan oinarriturik, jentaurreko sormenari buruzko ikastaldi teoriko-praktikoa hasi zan atzo, hilak 30, eta garagarrilaren 2ra bitartean makinatxu bat ekitaldi izango dira.
Udako ikastaroen barruan, Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak eta Udako Euskal Unibertsidadeak antolatuta, bertsogintzan oinarriturik, jentaurreko sormenari buruzko ikastaldi teoriko-praktikoa hasi zan atzo, hilak 30, eta garagarrilaren 2ra bitartean makinatxu bat ekitaldi izango dira.
Andoni Egaña, Xabier Paya, Jon Maia, Ander Lipus eta Joxerra Garziak ekainiko daben ikastaroa UEUren Eibarko egoitzan izango da, Markeskoa
Jauregian.
Bertsolantegiaren egitaraua
- Bagilak 30: Ideak eta diskurtsoak sortzen.
9:00—11:00 Andoni Egaña Makazaga (Filologian lizentziatua; bertsolaria eta idazlea). Ipuingintzea, zutabegintzea eta bertsotan gai bati bakarka kantatzea. Zeintzuk diran danen berezitasunak? Zertan lagun leike baten teknikak bestean?
11:30—13:30 Xabi Paia Ruiz (Bertsolaria, itzultzailea eta Mondragon Unibertsitateko Irakaslea). Zelan landu irudimena? Ideien iturriez eta originalidadeaz: almazena eta sorkuntzea.
16:00-18:00 Ateliera: Andoni Egañak eta Xabi Paiak proposatu ariketa praktikoak.
-Garagarrilak 1: Komunikazino paratestualaz.
9:00—11:00 Jon Maia Soria (Bertsolaria, idazlea eta kantaria). Kantatzetik kantatzera. Testuaren interpretazinoa kanta eran. Doinuaren,
erritmoaren, bolumenaren kudeaketea.
11:30—13:30 Iñigo Ibarra Lizundia 'Ander Lipus' (Aktorea eta antzerki zuzendaria). Pertsonaiaren larrutik; gorputz adierazpena.
16:00-18:00 Jon Maiak eta Ander Lipusek proposatu ariketa praktikoak.
-Garagarrilak 2: Jentaurrerako taktikak eta estrategiak.
9:00—11:00 Joxerra Garzia Garmendia (Komunikazinoan aditua eta idazlea). Jente aurrean zelan komunikatu hobeto. Taktikak eta estrategiak.
11:30—13:30 Joxerra Garzia Garmendia. Jente aurrean zelan komunikatu hobeto. Ariketa praktikoak.
14:00-18:00 Bertso bazkari esperimentala: Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi. Bertsolariok gai-emoileak proposatu ariketak egin beharko ditue. Ariketok ikastaroetan zehar ikusi eta landutakoaren araberakoak izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!