Dantza Plazetan egitaraua bihar itzuliko da Bilboko plazetara

Bizkaie! 2010-07-01 14:52   Kulturea

Bederatzi erromeria, kalejira eta jantza erakustaldi izango dira bihartik, garagarrilaren 1etik, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, euskal folklore herrikoia sustatzeko helburuagaz martxan jarritako Dantza Plazetan egitarauaren hirugarren hiru-hilekoaren egutegian.

Bederatzi erromeria, kalejira eta jantza erakustaldi izango dira bihartik, garagarrilaren 1etik, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, euskal folklore herrikoia sustatzeko helburuagaz martxan jarritako Dantza Plazetan egitarauaren hirugarren hiru-hilekoaren egutegian. Egitaraua atontzeko, Udalak Bilboko bost jantza talderen eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntzinoa izan dau.

Urtean zehar banatuta dagozan erromeria eta emonaldi gehienak astegoienetan eskaintzen dira, baina egitarauaren barruan badago astegunetan eskaintzen dan erromeriaren bat be. Ekimen honen alderdi esanguratsuenetakoa da, ohiko alardeen erakusketeagaz batera, badagozala partaidetzan oinarritutako beste momentu batzuk be. Holakoetan, jantzariek bertan dagozan pertsonak konbidatzen ditue jaialdian parte hartzera.

Antolatzaileek adierazo dabenez, uda honetarako antolatu diran lehenengo jarduerak astegoien honetako hiru emonaldiak izango dira. Bihar, barikua, garagarrilak 2, Bihotz Alai jantza taldeak erromeria eskainiko dau Deustuko Erriberan, arratsaldeko 19:30etan; zapatuan, Deustuko Erriberan oraingoan be, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Erraldoien eta Buruhandien Ondalan konpartsaren txandea izango da, eta arratsaldez Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak jantza emonaldia eskainiko dau Arriaga Plazan, 19:00etatik aurrera.


Hirugarren hiru-hilekoaren egitaraua

- Garagarrilak 10, 19:00etan, Arriagako plaza. Bizkaiko Dantzarien Biltzarra.
- Garagarrilak 16, 19:30etan, Karmelo plaza. Gaztedi Dantzari Taldea.
- Garagarrilak 17, 19:00etan, Arriagako plaza. Bizkaiko Dantzarien Biltzarra.
- Garagarrilak 24, 19:00etan, Arriagako plaza. Bizkaiko Dantzarien Biltzarra.
- Garagarrilak 25: 11:30ean, San Inazio. Ondalan + 22:00etan, Aita Donosti plaza. Beti Jai Alai.
- Garagarrilak 31, 18:00etan, San Inazio. Ondalan.
- Irailak 25, 20:00etan, Santiago plaza. Salbatzaile Dantza Taldea.

Emonaldien egutegi osoa www.bilbao.net Bilboko Udalaren webgunean edo herritarren informazinorako 010 telefono zenbakian kontsulta daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu