XV. Euskal Herria Zuzenean, aurten be Heletan

Bizkaie! 2010-07-01 15:21   Musikea

Garagarrilaren 2tik 4ra, Euskal Herria Zuzenean jaialdia hartuko dau bigarrenez Heletak (Nafarroa Beherea). Euskal Herriko rock jaialdien artean zaharrena da.

Garagarrilaren 2tik 4ra, Euskal Herria Zuzenean jaialdia hartuko dau bigarrenez Heletak (Nafarroa Beherea). Euskal Herriko rock jaialdien artean zaharrena da: aurtengoagaz hamabost ekitaldi beteko ditu. Bihar, garagarrilak 2, zabalduko ditu ateak eta hiru egunez punta-puntako taldeek joko dabe, besteak beste, Alpha Blondy, Gojira, Sorkun, 2 Many Dj's, Berri Txarrak, Rinocerose, Pirritx eta Porrotx, Zea Mays, Ezekiel VS Hint, The Subs, Mikel Urdangarin eta Bizardunak.

Jaialdi berezia da EHZ, ez da jaialdi komertzial bat, auzo lanean oinarritzen da eta horri esker iraun dau hainbeste urtean, antolatzaileen esanetan. EHZ alkarte bat da, 'zabala, independentea, aktore engaiatua, herrikoia-popularra, kultur bultzatzailea, gaztea, euskalduna, abertzalea, internazionalista, feminista, antikapitalista, sexu askatasunaren aldekoa, bazterketa guztien kontrakoa, eskubide sozial eta politikoen aldekoa eta justizia sozialaren aldekoa', EHZ webgunean adierazotako moduan.

Kontuak kontu, talde ezagunak, ez hain ezagunak, Euskal Herrikoak, kanpokoak, estilo desbardinetakoak... Era guztietako erritmoakaz gozetako aukerea izango da Heletan bihar hasi eta astegoien osoan. Ganera, musikea ez da jaialdiaren protagonista bakarra izango, izan be, jantzak, antzerkiak, eta zinemak be euren lekua izango dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu