Ikus-entzunezkoak sortzeko Benito Ansola Bekea aurkeztu dabe
2010-07-01 15:52 BarriakBeka horreen helburua euskal kulturea zabaldu eta ikus-entzunezkoen produktore gazteei laguntzinoa emotea da, eta Topaguneak berak sortu ditu, Lekeitioko Udala eta Euskal Zine eta Bideo Bileraren laguntzaz eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza zein Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren babesaz.
Topagunea Euskara Alkarteen Federazinoak Benito Ansola ikus-entzunezko bekak aurkeztu ditu gaur Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Beka horreen helburua euskal kulturea zabaldu eta ikus-entzunezkoen produktore gazteei laguntzinoa emotea da, eta Topaguneak berak sortu ditu, Lekeitioko Udala eta Euskal Zine eta Bideo Bileraren laguntzaz eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza zein Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren babesaz.
Bekak sortzaile gazteei zuzenduta dagoz, eta euskerazko ikus-entzunezkoak sortzea lagundu nahi dabe. Horretarako, 4.000 euroko bi beka emongo dira gehienez, iraupen laburreko ikus-entzunezko lanak produziduteko. Bekak jasoteko, hautagaiek ikus-entzunezko lanaren proiektua aurkeztu beharko dabe irailaren 27a baino lehen. Ondoren, epaimahai batek jasotako proposamenak aztertu eta bi onenak aukeratuko ditu bekea emoteko.
Lekeitioko Zine eta Bideo Bilera eta Benito Ansola Bekadunak zeintzuk izan diran Lekeitioko Zine eta Bideo Bileran iragarriko da, zemendiaren 27ko zarratze ekitaldian, eta orduan jasoko dabe bekearen lehen erdia. Bigarren zatia, barriz, lana amaitutakoan emongo jake. Edozelan be, bekadunek 2011ko maiatzaren 27ra arteko epea dabe lana amaitu eta entregetako. Horreen zabalkundea errazteko, bekea lortzen daben lanak Creative Commons Aitortu-Partekatu lizentziapean zabalduko dira.
Benito Ansola Lekeition jaio zan 1928ko abuztuaren 13an. Humanitateak, Filosofia eta Teologia ikasi zituan Bergarako seminarioan, eta 1953an abade ordenau eben Bilbon. Lekeitioko parrokoa izan da 24 urtez, baina gainera, zinemazale amorratua izanik, euskal zinema bete-betean bultzatu dau, eta zinegintza irakaslea izan da Markinako Lanbide Eskolan. Markinako zine-kluba eta Euskadiko beste zenbait herritakoak be zuzendu ditu, eta 1978an, Euskal Zinema eta Bideo Bilera antolatzen hasi zan Lekeition, ikasle ohi batzuekaz. Aurkezpenean esan dauen moduan, ‘ohore handia’ da harentzat holako beka bati bere izena jartea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!