Euskarazko zinpeko itzulpenak eta interpretazino lanak egiteko profesionalaren figurea sortu dau Eusko Jaurlaritzeak
2010-07-01 12:40 Euskerea berbagaiEHAAn, 2010eko bagilaren 28an argitaratu da zinpeko itzultzaile nahiz interpreteen habilitazinoa eskuratzeko deialdia. Deialdi honetan habilitazino zuzena eta meritu bidezkoa ahalbidetuko dira. Bestetik, probak gaindituta be lor daiteke habilitazinoa, eta probetako deialdia aurtengo irailean argitaratzea aurreikusten da.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak euskarazko zinpeko itzulpenak eta interpretazino lanak egiteko profesionalaren figurea sortu dau. Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordearen esanetan, 'egitasmo barritzailea da eta euskerearen normalizazinorako beste pausu handi bat'. Habilitazinoa lortzeko bi bide nagusi dagoz: batetik, habilitazino zuzena eta meritu bidezko habilitazinoa, eta bestetik, probak gainditu eta habilitazinoa lortzea.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Zinpeko itzultzaile eta interpreteen habilitazinoari buruzko Dekretua onartu eban 2009ko apirilaren 21ean. Dekretuaren helburua da, batetik, zinpeko itzultzaile eta interprete legez jarduteko gaikuntza profesionala arautzea, bai euskeratik beste hizkuntzetarako eta bai beste hizkuntzetatik euskerarako itzulpen eta interpretazino lanetan jarduteko, eta, bestetik, lanbide honetarako gaituak dagozanen erregistroa osotzea.
Dekretu honen bidez figura barri bat sortuko da. Izan be, aurrez gaztelaniatik beste hizkuntzetarako eta alderantzizko zinpeko itzulpen eta interpretari lanak egiteko profesionalak baegozan, baina euskeratik beste hizkuntzetarakoak eta alderantzizkoak egiteko profesionalak, ostera, ez.
Habilitazinoa lortzeko bi modu dagoz. Batetik, habilitazino zuzena edo meritu bidezko habilitazinoa. Habilitazino zuzena lortu ahal izateko Interpretazino eta Itzulpengintzako unibersidade-ikasketak eta horreen barruan holako kreditu kopuru jakin bat eginda euki behar dira, deialdia arautzen dauen Ebazpenaren 2. artikuluan adierazotako baldintzetan, edota bestela, Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioaren tituluaren jaube izan behar da.
Meritu bidezko habilitazinoa lortzeko, barriz, Lege, administrazino eta ekonomia-arloetako itzulpen eta interpretazino-lanetan esperientzia profesional zehatza euki behar da. Meritu bidezko habilitazinoa, ez ohikoa danez, aldi batean bakarrik egingo da.
EHAAn, 2010eko bagilaren 28an argitaratu da zinpeko itzultzaile nahiz interpreteen habilitazinoa eskuratzeko deialdia. Deialdi honetan habilitazino zuzena eta meritu bidezkoa ahalbidetuko dira. Bestetik, probak gaindituta be lor daiteke habilitazinoa, eta probetako deialdia aurtengo irailean argitaratzea aurreikusten da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!