Korrika 16k ibilbidearen erdia beteko dau gaur

Bizkaie! 2009-03-31 12:36   Euskerea berbagai

Arabarako mugara helduko dira korrikalariak arratsalde erdian, eta Kontrastatik sartuko da Korrika herrialdean, Mendialdetik. Behin Kanpezu igarota, sartu-urten bat egingo dau Nafarroako Lapoblacionera bisitea egiteko, eta barriro Arabara, gauean eta goizaldean Errioxan ibilteko: Guardian, Lapuebla de Labarcan, Eltziegon...

Iñaki Ugarteburu gogoan (Bergara 1954 - Erromo 2009)

Labayru 2009-03-31 12:16

Iñaki Ugarteburu, Idatz & Mintz III. Narrazino Lehiaketako saria hartzen Derion, 1984ko garagarrilaren 13an, Rafael Barbier, Bizkaiko Aurrezki Kutxaren ordezkariagaz, eta Karmelo Etxenagusia Labayru Ikastegiaren ohorezko kideagaz.

Bilbao Ars Sacrum 2009, Eleiz Musikearen Bilboko Jaialdia: Biotzondoko soinuak

Bizkaie! 2009-03-31 11:20   Musikea

Martiaren 31tik apirilaren 8ra bitartean, Bilboko Musika Sakratuaren Jaialdiak munduko zenbait toki exotikoenetara, tradizinoa eta mistizismoa ahalegin handiz mendeetan zehar gorde daben eta belaunaldiz belaunaldi balio handiko altxorra balitz legez transmitidu daben herrietara bidaiatzera konbidatzen gaitu.

Bizkaiko Farmazialarien Alkargo Ofizialeko Euskera Taldeak 'Farmaburua' saria jaso dau

Bizkaie! 2009-03-31 11:10   Euskerea berbagai

FEUSE Farmazialari Euskaldunen Alkarteak bi urtean behin emoten dauen 'Farmaburua' saria farmaziaren arloan euskerearen erabilerea bultzatzeagaitik jaso dau Bizkaiko Farmazialarien Alkargo Ofizialeko Euskera Taldeak.

Alhondiga Bilbaok umore eta abenturazko komikiari eta komiki autobiografikoari buruzko topaketak egingo ditu apirilean

Bizkaie! 2009-03-31 11:04   jardunaldiak

Apirilaren 14tik 18ra bitartean, Alhondiga Bilbaok pausu bat gehiago emon gura dau komikiaren generoaren alde, eta 40 orduko ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko dau. Bertan parte hartzen dabenek komikiak sortzeko eta produzidutekoo sekretuak ezagutuko ditue Paco Roca, Ecmond Baudoin, Toni Guiral, Pepe Galvez, Jesus Redondo, Marina Ariza, Antonio Martin eta Manel Fontdevila izen handiko profesionalen eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nafarroako Gobernuak bertan behera itxi dau Korrikari emondako diru-laguntzinoa

Bizkaie! 2009-03-31 11:03   Euskerea berbagai

Alberto Catalan, Foru Gobernuko presidenteorde eta bozeroaileak adierazo dauenez, holako ekintzei ezin deutse babesik eta diru-laguntzinorik emon. 'ETAko presoen argazkiak eta Segiko ikurrak ikusi ziran Iruñean Korrika igaro zanean –esan dau–, eta jokaera horregaz nafarren nahiak gitxiesten dira'.

Espainiagaz bat ala espainiatik at? Hori bai hori kakoa!

Markues 2009-03-30 18:08   Begi betegarri

Aiko taldeko maisuek 'Aurrez Aurre' euskal dantza tradizionalen maitaleentzako CD barria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2009-03-30 15:41   Musikea

CD hau, Claude IruretagoYena koreografoak zuzentzen dauen Maritzuli Dantza Konpainiarentzako sortutako doinuen sailkapen bat da. Datorren zapatuan, apirilaren 4an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian aurkeztuko da 20:30etan eta sarrerea dobakoa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Udagoienean izan beharrean, aurtengo Dantzaldia apirilean hasiko da

Bizkaie! 2009-03-30 14:53   Kulturea

Dantzaldiaren X. edizinoa izango da aurtengoa; honetan, datea aldatu, udagoienetik udabarrira pasau da eta apirilean eta maiatzean izango da. Aurreko edizinoetan legez, entzute handiko artista, euskal talde eta nazinoarteko taldeez gan, beste ikuskizun eta ekintza batzuk be (artisten topaketak, bideo-saioak...) izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Diasporako izen handiko 18 lagun batuko ditu Mungian Basques' pentsamendua ekimenak

Bizkaie! 2009-03-30 14:40   Euskaldunak munduan

Euskal Diasporako 18 lagun Mungian dagoz atzotik eguaztenera bitartean, Euskal Herriaz hausnartzeko. Globalizazinoaren testuinguruan Euskadi kokatzeko helburua dauka ekimen horrek, eta besteak beste, diasporako kideen sare bat osotzea dabe helburu.

Digestino-hodietako haizeak

Bizkaie! 2009-03-30 13:00   Jan edanak

Jentaurrean uzkerrak edo korrokadak botaten hastea edukazino txarrekoa izateaz ganera, lotsagarri geratzeko motiboa be izan daiteke. Gizarteak ez ditu jarrera horreek onartzen. Halanda be, askotan, gatxa izaten da aguantetea, batez be aerofagia edo meteorismoa daukien personentzat.

Euskadi izan da herrialde konbidatua Pueblako (Mexiko) Kulturaniztasunaren Astean

Bizkaie! 2009-03-30 12:53   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzeak hainbat herrialdetan sustatzen dauen Euskera eta Euskal Kultura Lektoregoak ekimenak arrakasta handia izan dau Mexikon, eskaintzea zabaldu eta dagoeneko lau baitira programa hau eskaintzen daben unibersidadeak: UNAM, Iberoamericana de DF, Tecnologico de Monterrey eta Iberoamericana de Puebla.

Posta elektronikoa: 'Nokia legea'

Gotzon Plaza Informatikoa 2009-03-30 11:26

Finlandian onartu barri daben legeak enpresek euren langileek enpresako bulegoetatik bialtzen dituen posta elektronikoen barri izateko eskubidea daukiela dino.

Gauzak kopietan trebeak garenez, laster etorriko da gurera horren antzeko legea.

Ipar Uribek irabazi dau Bertsolari Gazteen XVII. BBK Sariketea

Bizkaie! 2009-03-30 10:34   Bertsolaritzea

Sariketa honetan beste sari bi be egoten dira, bata, sariketan zehar Bizkaiera egokiena erabili dauen bertsolariarentzat, eta bestea, Finalistarik Gazteenarentzat. Bada, sari honeek Lea Artibaiko Xabier Iturraspek eta Josune Aramendik irabazi ditue.

Donostiako Tabakalera zentroak webgune barria estreinau dau

Bizkaie! 2009-03-27 14:46

Webgune barriak askoz be modu argiagoan eta irisgarriagoan aurkezten ditu azken urteetan Tabakalerak sortutako edukiak, oso kontuan izan baitira, era berean, erabilgarritasuna eta nabigagarritasuna.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Slumdog Millionaire

Joseba Terreros 2009-03-27 14:45   Zinema kritikak

Slumdog millionaire guztiz bisuala da, koloretsua, ikusgarria. Istorioa garatzeko erabilitako leku eta dekoratuak itzelak dira, bakar batek be ez gaitu epel ixten, baina egia da irudi harrigarriok eten barik kateatzeak zelan edo holango betekadea eragiten deuskuna.

Euskaltzaindiak euskaltzain oso izentau dau Xarles Videgain

Bizkaie! 2009-03-27 13:55   Euskerea berbagai

Xarles Videgain da euskaltzain oso barria. Euskaltzaindiak Urkiolan egin dauen osoko batzarrean, Txomin Peillen euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea beteteko botazinoa egin eta Videgain aukeratu dabe euskaltzain, arautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu ondoren.

Bidaia Bollywood barrira (I)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-03-27 11:32   Bidaide

‘Slumdog Millionaire’ filmak hindi ukutua emon deutso zinemeari, baina indiar batek ez leuke sekula holako lanik grabauko. Bizkaie!-k indiar zinemagintzearen iraultzearen jatorria bilatu dau Gandhiren herrialdean, zinema librea eta 'underground' estiloa loratzen hasi diran garaiotan.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Euskarabidea eta Cervantes Institutuaren hitzarmena euskerea eta euskal kulturea atzerrian sustatzeko

Bizkaie! 2009-03-27 11:25   Euskerea berbagai

Hitzarmenari esker, argitalpenak alkarri trukatuko deutsiez bi erakundeek eta Cervantes Institutuko erabiltzaileek Euskarabidearen Mediatekan sartzeko aukerea izango dabe mundu osoan eta, beraz, euskalkien gaineko ikus-entzunezko dokumentu-funtsa konsultau ahal izango dabe Cervantes Institutuaren egoitzetatik.