Bilbok 'Gau Zuria' antolatu dau 710. urtebetetzea ospatzeko

Bizkaie! 2010-06-18 10:30

Bilbao 700 Fundazinoak bigarrenez antolatu dau Gau Zuria eta hilaren 19an, zapatuan, 20:30etik 02:00etara bitartean 30 bat kultur eta aisialdi jarduera izango dira.

Bilbao 700 Fundazinoak bigarrenez antolatu dau Gau Zuria eta hilaren 19an, zapatuan, 20:30etik 02:00etara bitartean 30 bat kultur eta aisialdi jarduera izango dira.

Bilbo uriak 710 urte beteko ditu eta 'Gau Zuria' izeneko egitasmoagaz ospatu nahi dau. Bilbao 700 Fundazinoak urteurrena ospatzeko ekitaldiak antolatzen ditu urtero eta, aurten, ospakizunaren neurria handitu nahi izan dau, Bilboko Udalaren nahiz uriko kultura eragile nagusien laguntzinoagaz.

Ospakizuna gauez eta aldi berean uri osoan gozetako aukerea erabiliko dabe lehen aldiz; holan Bilbok azken urteotan hartu dauen musika, arte, ikus-entzunezko, antzerki eta arte eszenikoen programarik handiena antolatu dabe. Ospakizunaren helburua da uria eta bere kultura azpiegiturak (museoak, antzokiak, eleizak, unibersidadea...) aintzat hartzea eta arteak eraldatutako uria guztien begien aurrean jartea, bere kultura ondarearen ateak parez pare edegiteko.

Kontuak kontu, 30 jarduera baino gehiago zehaztu ditue 'Gau Zuria' gogoangarria izan daiten: arte publikoa, musikea, jantzea, literaturea, antzerkia, diseinua, bideo-sorkuntzak eta ezohiko bisitak doban uriko museo nagusietan. Programeari erreparauta gure artean izango diran ondoko talde eta artistak azpimarra daitekez: Goran bregovic, Petre Greenaway, La Fura dels Baus, Mario Gas, Lakuntza Brothers, Comediants, Aukeran eta Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa.

Ikuskizunak Bilbo urian zehar izango dira, Arriaga plazan, Bidebarrietako liburutegian, Abandoibarran, BilbaoArten, Santiago katedralaren atarian, Arenaleko kioskoan, Bilboko udaletxearen aurrealdean eta Guggenheimen, Arte Ederren Museoan, Eleiz Museoan eta Euskal Museoan.

II. Gau Zuria. Egitaraua

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu