Zortziko Txikia programearen amaiera-ekitaldia egingo dabe bihar Bilborocken
2010-06-17 12:43 BertsolaritzeaBilboko Udaleko Euskera Sailak, Bizkaiko Bertsozale Alkarteak eta Bizkaia Irratiak antolatzen daben Zortziko Txikia izeneko bertsolaritzako programearen amaierako jaialdia egingo da bihar, barikua, 2010ko bagilak 18, 10:30etik 12:00etara bitartean, Bilborock-en. Programa hau Bilboko zenbait ikastetxetan garatu da 2009-2010 ikasturtean.
Bilboko Udaleko Euskera Sailak, Bizkaiko Bertsozale Alkarteak eta Bizkaia Irratiak antolatzen daben Zortziko Txikia izeneko bertsolaritzako programearen amaierako jaialdia egingo da bihar, barikua, 2010ko bagilak 18, 10:30etik 12:00etara bitartean, Bilborock-en. Programa hau Bilboko zenbait ikastetxetan garatu da 2009-2010 ikasturtean.
Jaialdian Kontakatilu taldeak hartuko dau parte aurkezle lanetan; Arkaitz Estiballes eta Xabi Enbeita bertsolariek eta programan parte hartu daben ikasle-talde bik be jardungo dabe bertsotan. Musikea, barriz, Oskar Estangak bere gitarreagaz jarriko dau eta Kontakatilu titiriteroak be izango dira. Ondoren, diplomea banatuko jake ikasturte honetan Zortziko Txikia programan parte hartu daben ikastetxeei.
Zortziko Txikia programea
Ikasturte honetan Bilboko 32 ikastetxek parte hartu dabe Zortziko Txikia programan. Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 1800 ikaslek doinuak, neurriak, bertso zaharrak eta bertsolaritzearen historia ikasi dabe. Eskolak Bizkaiko Bertsozale Alkarteak emon ditu eskola-orduen barruan. Bizkaia Irratia ikasleek egindako irrati-programen emisinoaz eta produkzinoaz arduratu da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!