Oskorrik jantzea eta musikea buztartuko dituan ikuskizuna eskainiko dau Zugarramurdin
2010-06-17 15:54 MusikeaOskorrik formatu barria aurkeztuko dau uda honetako jaietan, izan be, taula ganean, kontzertua gehi jantzaldia egingo dira. Formula barri horren estreinaldia zapatuan, bagilak 19, egingo da, arratsaldeko 20:00etan, Zugarramurdiko 'Sorginaren Eguna' dalakoagaz bat.
Euskal Herriak izan dauen jantza-maisu handienak, Juan Ignazio Iztuetak (1767-1845), 1789ko Frantziako Iraultza Handiak ekarrita moda barrien eraginez, Gipuzkoako Antxinako Jantza Zaharren galerea ezagutu eban bere gaztaroan eta, bildurtuta, jantza horreen barri eta doinuen partiturak batzen hastea erabagi eban.
Orain, Oskorri musika taldeak, jantza-doinu horreetako batzuk preparau eta, Baztango Dantzariak taldeagaz batera, publiko guztiak jantzan egiteko modu errazean birsortu ditu.
Oskorrik formatu barria aurkeztuko dau uda honetako jaietan, izan be, taula ganean, kontzertua gehi jantzaldia egingo dira.
Formula barri horren estreinaldia zapatuan, bagilak 19, egingo da, arratsaldeko 20:00etan, Zugarramurdiko 'Sorginaren Eguna' dalakoagaz bat.
Nahi daben guztiek jantzak ikasteko, bideo batzuk dagoz YOUTUBEn OSKORRI DANTZAK izenean, eta Internet bitarteko Oskorri Dantza Klub bat sortu da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!