XI. Lasterketa Nudistea Sopelanan

Bizkaie! 2010-06-21 12:58

Euskal Naturista Alkarteak antolatuta, Sopelanako XI. Lasterketa Nudista - Patxi Ros Saria bagilaren 26an jokatuko da. Eguerdiko 12:30ean hasiko da proba itsasbehereagaz batera, Barinatxe hondartzan (Salvajen).

Euskal Naturista Alkarteak antolatuta, Sopelanako XI. Lasterketa Nudista - Patxi Ros Saria bagilaren 26an jokatuko da. Eguerdiko 12:30ean hasiko da proba itsasbehereagaz batera, Barinatxe hondartzan (Salvajen). Korrikalari eta nudista ugarik parte-hartzea espero dabe antolatzaileek. Lasterketan parte hartzen dabenek 5.000 metroko ibilbidea egin beharko dabe (erdia umeen kategorian) eta hondar gogorraren gainean egiten da korrika.

Danetara, sei kategoria dagoz: gizonezkoak, emakumezkoak, beteranoak (40 urtetik gorakoak) eta umeak (14 urteti beherakoak). Beste bi kategoria berezi be badagoz, alkarteko kide gizonezko eta emakumezkoak. Izen emotea dobakoa da eta bagilaren 24a da azken eguna. Izen emotea e-posta bidez egin daiteke, carreranudista@ene-naturismo.org helbidean, edo lasterketa egunean bertan, goizeko 11:30ak arte, Barinatxe hondartzan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu