Windows 7 eta Live, euskeraz dagoeneko

Bizkaie! 2010-06-18 12:16

'Gaur euskerearen eta IKTen arteko hartu-emonak gehiago sendotu dirala esan geinke. Euskerearen garapenerako teknologia linguistiko onenak erabili nahi doguz eta bide horretan aurrera egiten ahaleginduko gara', esan eban aurkezpenean Blanca Urgel sailburuak.

Windows 7 sistema eragileraren eta Windows Live zerbitzu plataformearen euskeratutako bertsinoak aurkeztu zituen bart Bilbon Eusko Jaurlaritzeak eta Microsoft-ek.

Blanca Urgell Kultura sailburuak eta Microsoft Ibérica-ko arduradunetakoa dan Montserrat Pardok aurkeztu eben Windows 7 sistema eragilea eta Windows Live zerbitzu plataformea euskeraz erabilteko aukerea eskainiko dauen sofwarea. Ekitaldian ehun konbidatu baino gehiago ziran: herri erakundeetako, euskalgintzako eta unibersidadeko, arte munduko eta teknologia barrien arloan lan egiten daben elkarte eta enpresetako ordezkariak izan ziran aurkezpenean. Bertan, Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek Internet Kafe ikuskizuna plazaratu eben.

'Gaur euskerearen eta IKTen arteko hartu-emonak gehiago sendotu dirala esan geinke. Euskerearen garapenerako teknologia linguistiko onenak erabili nahi doguz eta bide horretan aurrera egiten ahaleginduko gara', esan eban aurkezpenean Blanca Urgel sailburuak. Montserrat Pardok, barriz, IKTen esparruan zabaltzen ari dan euskal komunitateari arreta eta zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko asmoa berretsi eban.

Windos 7 eta Windows Live euskeratuta eskuratu nahi izan ezkero, Microsoft-en helbidean deskargau ahal izango dozue. Edota, oro har, euskerazko softwarea deskargatzeko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu