Lesbiana, gay eta transexualen eskubideei buruzko mahai-ingurua Getxon

Bizkaie! 2010-06-17 17:46

Bagilaren 28an ospatuko dan Lesbiana, Gay eta Transexualen Harrotasun Egunaren harian, Getxoko Udalak (Bizkaia) lesbiana, gay eta transexualen egoerei, eskubideei eta aldarrikapenei buruzko mahai-inguru bat antolatu dau. Hitzordua bagilaren 22an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Algortako Kultur Aretoan.

Ekimenaren antolatzaileek gaur jakinarazo dabenez, Errespetuz transexualen euskal alkarteko, Aldarte gay, lesbiana eta transexualak artatzeko zentroko eta EGHAM Euskal Herriko Gay Mobimentuko ordezkarien partaidetzea izango dau mahai-inguruak.

EGHAMeko ordezkariak homosexualen egoereari, aldarrikapenei eta homofobiari buruz berba egingo dau. Bestalde, Aldarteko bozeroaileak lesbianek gaur egun bizi daben egoera eta aldarrikapenak deskribiduko ditu eta azkenik, Errespetuz taldeko ordezkariak azalduko dau zer dan transexualidadea, bere mitoak eta egoera legala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu