EHUn unibersidadera sartzeko proba barriak egin dituenen % 97,63k gainditu egin ditu

Bizkaie! 2010-06-18 13:00

Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibersidadean (EHU) unibersidadera sartzeko probak egiteko matrikulea eginda euken 8.051 ikasleetatik 7.860k gainditu dabe fase orokorra. Beraz, ikasleen % 97,63k aprobau dau selektibidadea, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.

Unibersidadera sartzeko proba barriak aurten jarri dira martxan. Bi fase ditue, fase orokorra, unibersidadeko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dana, eta fase espezifikoa, borondatezkoa, fase orokorrean lortutako kalifikazinoa hobetzeko balio dauena.

Campus-ka, Araban matrikulautako 1.051 ikasleetatik 1.029k gainditu dabe fase orokorra, hau da, % 97,91k; Bizkaian matrikulautako 4.031 ikasletatik 3.906k aprobau dabe, hau da, % 96,90ek; azkenik, Gipuzkoan 2.969 matrikulau eta 2.925ek gainditu dabe, hau da, % 98,52k.

Behin-behineko notak ikasleak matrikulau diraneko ikastetxeetako ordezkariei emon jakez, eta EHUren webgunean (http://www.sarrera.ehu.es) be ikus daitekez. Behin betiko notak garagarrilaren 5ean argitaratuko dira, bagilaren 18tik 22ra arteko erreklamazino-epea amaitu ondoren. Bestalde, hautaproben ezohiko deialdia garagarrilaren 7, 8 eta 9an izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu