Euskaditik igaroten diran Done Jakue Bideen eszenak antzeztuko ditue Araba Euskaraz ibilbidean

Bizkaie! 2010-06-17 15:36

Goizeko 11:30etik 13:30era, Araba Euskaraz ibilbidean, Done Jakue Bideagaz lotutako hainbat eszena birsortuko ditu Ttipia taldeak, eta holan, jolasen, kulturearen eta artearen bitartez, kostatik nahiz barrualdetik igarotzen diran bi ibilbideak ezagutarazoten lagunduko dau.

2010a Done Jakue Bidearen urtea dala-eta, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailek Done Jakue Bidearen Euskadiko ibilbideak euskal gizartean zabaltzea eta horri buruz sentsibilizetea aurreikusi dabe. Hilaren 20an, Erdi Arotik gaur egungo garaira arte denporan ibilteko jolas zirraragarria eszenaratuko da, kaleko antzerki legez, Arabako ikastolen aldeko Araba Euskaraz jaia egiteko Agurainen preparau daben ibilbidean.

Goizeko 11:30etik 13:30era, Araba Euskaraz ibilbidean, Done Jakue Bideagaz lotutako hainbat eszena birsortuko ditu Ttipia taldeak, eta holan, jolasen, kulturearen eta artearen bitartez, kostatik nahiz barrualdetik igarotzen diran bi ibilbideak ezagutarazoten lagunduko dau.

Aguraingo udalerria (Done Jakue Bidea hortik pasetan da), euskerea aldarrikatzeko kultura-topaketa handi horren protagonista izateaz gan, Done Jakue Bideak Euskadin dituan Ibilbideen turismo-sentsibilizazinorako eta ezagutzarako alkargunea be izango da.

Euskadiko zatian, Bideak 85 udalerri zeharkatzen ditu danetara. Euskadiko ibilbideetatik pasetan diran erromesen kopurua asko igon da azken urteotan. 2009an, 17.000 gaualdi baino gehiago erregistrau ziran, hiru urte lehenago erregistrautakoen ia hirukotxa, hain zuzen. Era berean, kalkuluen arabera, Done Jakue Bideak miloe erdi euroko diru-sarrerak ekarri eutsozan euskal turismoari 2009an.

Estadistikek aditzera emoten dabenez, Euskaditik pasetan diran erromes guztien erdiak erlijino-arrazoiengaitik egiten dau hori, eta beste erdiak, barriz, turismo-interesagaitik. Eusko Jaurlaritzeak, Kultura Ministerioak, Sociedad Estatal de Conmemoraciones Culturales sozietateak (SECC) eta iparraldeko beste hainbat erkidegok apustu sendoa egiten dabe Kostaldeko Bideak Gizateriaren Ondare izateko hautagaitza lortzearen alde.


Arabako beste hainbat kultura-ekitaldi

Programautako 11 jarduera egingo dira danetara Arabako 7 udalerritan irailera arte. Ekitaldi-egutegiaren barruan, Gasteizko Artium-en irailaren erdialdera arte egingo dan erakusketea dogu, eta horrezaz gan, kaleko antzerkia eta kontu-kontalariak Dulantzin, Bastidan eta Gasteizen, eta kontzertuak Gazeon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu