'Kulturaz Blai' programeak hainbat kaleko ikuskizun eroango ditu bagilean Bilboko 8. barrutira

Bizkaie! 2010-06-18 11:22   jardunaldiak

Zorrotza, Basurtu, Altamira, Olabeaga, Masustegi eta Santa Ana auzoak hartzen dituan 8. barrutian, mueta guztietako ikus-entzuleei zuzendutako jarduerak jasoko izango dira: kaleko musika banden emonaldiak, magia ikuskizunak, antzerkia, zirkua eta erromeria herrikoiak, besteak beste.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 'Kulturaz Blai' programea jarri dau martxan beste urte batez. Programearen barruan, kaleko zenbait kultur proposamen eta ikuskizun eskainiko dira Zorrotza, Basurtu, Altamira, Olabeaga, Masustegi eta Santa Ana auzoak hartzen dituan 8. Barrutian.

Egitaraua bagilaren 27ra arte luzatuko da, eta mueta guztietako ikus-entzuleei zuzendutako jarduerak jasoko ditu, kaleko musika banden emonaldiak, magia ikuskizunak, antzerkia, zirkua eta erromeria herrikoiak, besteak beste.

Jarduerak gaur bertan, bagilak 18, hasiko dira, Dantza Alai orkestreagaz, Zorrotzako Ferial plazan (18:30ean) eta ondoren erritmo afrikarrez eta latinoz osotutako kalejirea, Zo-Zongò!! kaleko animazino bandeagaz. Banda horretako musikariek kolorez eta txispaz beteko dabe Zorrotza arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Zapatuan, Ferial plazan, baita, umeentzako jantzaldia egongo da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Basurtuko Aita Donostia plazan eta inguruan Cotton Club orkestrearen kalejirea izango da zapatuan (20:00etan) eta domekan Trapu Zaharra antzerki taldeak 'Camping renove' ikuskizuna eskainiko dau leku berean, eguerdiko 13:00etan.

Egitaraua barikuan, bagilaren 23an, hasiko da barriro, barrutiko hainbat auzotan San Joan bezperako ospakizunagaz. Holan, Zorrotzan, 'La magia de Thot'-en kalejirea eta ikuskizuna izango dira. Izaki magikoz osotutako segizinoak aireko akrobaziak, funanbulismoa, suzko malabareak, trikimakoak, monozikloak, etab. eskainiko ditue arratsaldeko 20:30etik aurrera.

Basurtun, Beti Jai Alai taldeak 20:00etan eskainiko dauen erromeriaren ondoren, suzko kalejirea izango da Koblakari taldeagaz (22:00etan), Aita Donostia plazan. Bagilaren 23an, baita, Altamirako pelotalekuan, Debote Enbote taldeak (18:30ean) antzerkia eskainiko dau. Egun horretan bertan, Olabeagako kaleek trikitixa kalejira jasoko dabe (20:30ean) eta Santa Anan Txoborro Magoaren emonaldia izango da (18:00etan).

Programea hurrengo asteburuan amaituko da, antzerki eta jantza emonaldiakaz, Olabeagako Udaltegian, bagilaren 26an eta Masustegin Mariachi Domínguez taldeak musika emonaldia eskainiko dau eta Malas Compañías taldeak antzezlana aurkeztuko dau hilaren 27an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu