Portugeleten euskereak egun bizi dauen egoerearen analisia eta erabilerea sustatzeko plana abian

Bizkaie! 2010-06-21 02:00   Euskerea berbagai

Portugaleteko Udalak Ahize-AEK kontratau dau, datozen hilebeteotan euskereak urian dauen egoerearen diagnosia egin daian. Azterketa horren emoitzak oinarri hartuta, bai udalerrian eta bai udaletxean euskerearen erabilerea sustatzeko plana preparauko dau.

Portugaleteko Udalak Ahize-AEK kontratau dau, datozen hilebeteotan euskereak urian dauen egoerearen diagnosia egin daian. Azterketa horren emoitzak oinarri hartuta, bai udalerrian eta bai udaletxean euskerearen erabilerea sustatzeko plana preparauko dau. 'Asmoa da ahalik eta zehatzen jakitea zein neurritan dakigun eta erabilten dogun euskerea portugaletetarrok eta, hortik abiatuta, hainbat ekintza proposatzea, hizkuntzearen erabilerea areagotzeari begira'. Horretarako metodoak parte-hartzeko aukerea emon nahi dau eta, horren ondorioz, Ahize-AEK-k hainbat lan-mahai eratuko ditu udalerriko sektoreetako ordezkariakaz, euren egoerearen, beharrizanen eta asmoen barri jakiteko, euskerearen erabilereari jagokonez. Parte-hartzeko asmoa, beraz, nagusi dalarik, nahi dauenak egin ahal izango dau bere ekarria, horretarako hainbat tresna teknologiko egongo dira-eta.


Portugaleteko Udalak eta Ahize-AEK-k sinaturiko lankidetza-hitzarmena

1. Helburua

Portugalete udalerriaren ezaugarri eta beharrakaz bat etorriko diran udalerriaren eta udalaren euskerearen ezagutza eta erabilerearen diagnostikoa osotu eta Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusia (EBPN) eta Udal Barruko Euskerearen Erabilerea Sustatzeko Plana diseinau. Euskaraz Kooperatiba Alkartearen Ahize-AEK hizkuntza-aholkularitzeak lagunduko deutso Portugaleteko Udalari euskerearen aholku batzordea eta lan-mahaiak osotzen eta dinamizetan, eta idazkaritza teknikoaren zereginetan.

2. Irismena

2.1. Lankidetzearen iraupena: 2010-03-01etik 2010-12-31ra.

2.2. Elkarlan hori gauzatzeko, Ahize-AEK hizkuntza-aholkularitzeak ondokoak egingo ditu:
- Diagnostikoa. Udalaren zerbitzu guztietan eta udalerriko biztanleen artean oro har zein neurritakoa dan euskerearen ezagutza eta zein eremutan erabilten dan aztertuko dau. Horretarako udaletxeko 20 langile edo arduradun eta herriko 50 eragile identifikau eta galdekatuko ditu zuzenean, telefonoz edo posta elektronikoaren bidez, eta 5 arlotako aurre-txostenak osotuko ditu sektore honeetan jasotako informazinoagaz: 1) Administrazinoa, 2) Irakaskuntza, euskalduntze-prestakuntza eta familia transmisinoa, 3) Lan-mundua (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak), 4) Aisialdia eta kirola, eta 5) Kulturgintzea.
- Bost lan-mahai antolatu eta dinamizauko ditu eragileakaz, eta bileretan adostutakoagaz ondorio-txostenak landuko ditu. Ondoren, EBPNren (2011-2012) eta Udalaren Barruko Erabilera Planaren (2011-2012) lehen zirriborroak idatziko ditu.
- Portugaleteko Euskerearen Aholku Batzordearen bilerak antolatu eta dinamizauko ditu.
- Prozesuan parte hartzeari lagunduko deutson plataforma informatiko bat sortu eta kudeatuko dau. Bertan jaso eta eskuragarri izango dira prozesuaren lagungarri diran dokumentuak, bilera-datak eta ekarpenak egiteko baliabideak.
- Ekarpenak SMS bidez egiteko aukerea be eskainiko da, hola edozein momentu eta tokitan etorritako gogoetak bideratzeko modua ahalbidetuz.
- Portugaleteko Udalaren ordezkariakaz koordinauko da.
- Irati aplikazinoa beteten lagunduko dau.
- Ekarpen eta proposamen kritikoak egingo ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu