Jabier Muguruzak Maria-Merce Marçal zanaren omenezko diskoan parte hartu dau
2009-01-13 09:55 MusikeaJabier Muguruza musikari eta kantari irundarrak Maria-Merce Marçal zanaren omenezko diskoan parte hartu dau, poeta katalanaren heriotzearen hamargarren urtemugan.
Antonio Zavala (1928-2009)
2009-01-12 17:45 Euskerea berbagaiUrtarrilaren bian hil da, larogeita bat urte egin aurretxoan, Antonio Zavala josulaguna. Heriotzak herri literaturako euskal beharginik handienetariko bat eroan deuskula badinogu, ez deutsagu egiari zor jakon duintasuna emoten. Handienetariko bat esatea, kasu honetan, injustizia txiki bat dala deretxat, inoiz euki dogun beharginik handiena eta nekagatxena dalako Antonio Zavala.
Antonio Zavala (in memoriam)
2009-01-12 17:33 Euskerea berbagaiEuskal literaturaren ongarria, Zavalarentzat, herri-literatura izan da; haretan ikusten izan dau, euskerak bere literatura propio, berezko eta fidagarri bat izateko zimendua. Sarri entzun deutsagu esaten: gaurko idazle gazte askok erdaraz pentsatzen dauela, eta gaur egungo euskal testu askori erdal sundea dariela, erderaren kalko zirala.
Adrenalinea igoteko moduko kontzertua eskainiko dau Kaotikok Barakaldon
2009-01-12 16:56 MusikeaKaotiko taldeak kontzertua emongo dau datorren urtarrilaren 29an, 21:30ean hasita, Barakaldo (Bizkaia) Rockstar Live aretoan, 'Adrenalina' azken diskoko abestiak aurkezteko asmoz. Kontzertua ETBk grabauko dau eta zuzenean ikusi ahal izango da ETB-3ko 'Gaztea Live' saioan.
Dantzaldi Ibiltaria'09, jantza tradizionalak sozializetako asmoz
2009-01-12 14:55 Kulturea'Euskal kulturan hain garrantzitsua dan gure folklorearen berreskurapenagaz guztiz konprometituak gagozan musika irakasle eta dantzari talde bat gara. Helburu honegaz, jantzea biziteko bizipen barriak bilatzen saiatzen gara eta horregaitik jarri dogu Dantzaldi Ibiltaria proiektua martxan'.
Oreka Tx txalapartariek Arriagan aurkeztuko dabe 'Nömadak Tx Zuzenean' ikuskizuna
2009-01-12 14:43 MusikeaOreka Tx txalapartari taldeak Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztuko dau, datorren martiaren 3an, 'Nömadak Tx Zuzenean' ikuskizuna. Oraingoan, konbidautako musikari batzuek izango ditue lagun Oreka Tx-eko kideek, besteak beste, Mendebaldeko Saharako Ariza Brahim abeslaria, Ganzoring artista mongoliarrra eta Ouafaa Aouttah abeslari bereberea.
Ondare olinpikoa
2009-01-12 13:34 BidaideJoko Olinpikoak ez dira alperrik joan. Txina anfitrioia betirako aldatu dabe. Honezkero, Pekin ez da Mao Tse Tung-ek sortutako industria uriburu grisa. Asiar erraldoiaren bihotz politiko eta kulturalean oraindino tximini batzuk geratzen dira, urrunean, baina Beijing barriak kutsadureari agur esan deutso eta, orain, zeru urdina ikusten da egunez eta, gauez, izarrez beterik agiri da.
Peru Magdalena: 'gauza modernoek ez deutse onik egiten gure bizitza espiritualari'
2009-01-12 12:08 BarriketanIdazlea
Unai Basurko etxetik gero eta hurrago
2009-01-12 11:23 Euskaldunak munduanGaliziako Baionan egonaldi laburra egin ostean, gaur edo bihar itsasoratuko da Unai Basurko (Pakea Bizkaia) azken itsas-miliei aurre egiteko eta ezustekorik ezean, datorren astegoienean, urtarrilaren 17an ala 18an helduko da Getxora.
SPRIren webguneak EAEko informazino ekonomikoa eskaintzen dau 11 hizkuntzatan
2009-01-12 10:08SPRI Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren datu eguneratuak eskaintzen ditu bere 'Euskadin Inbertitzea 2009' on line argitalpenaren bidez. Gainera, informazinoa 11 hizkuntzatan emoten dau SPRIk, bere arduradunek jakinarazo dabenez.
Bilboko Kafe Antzokia zezeilaren 9ra arte egongo da zarratuta
2009-01-12 09:58Bilboko Kafe Antzokia zarratuta egongo da hurrengo hilebetean, 2008ko apirilaren 2an jarritako helegite baten harira, baimendutako edukia gainditzeagaitik. Gau haretan, M-Clanek jo eban eta Bilboko Udaltzaingoak aretoan baimenduta dagoan jente kopuruaren bikotxa kontau eban.
The Rasmus laukote finlandiarrak Bilbon joko dau
2009-01-09 14:41 MusikeaKontzertua martiaren 28an izango da Bilboko Santana 27 aretoan, kaleratu barri daben 'Black Roses' diskoa aurkezteko egiten dagozan birearen barruan.
'Esku era' jardunaldiak: sormenez ekin
2009-01-09 10:56 Euskerea berbagaiUrtarrilaren 23 eta 24an Bilbon egingo dira Topaguneak antolatutako Esku era jardunaldiak, Bilborock aretoan. Sormena izango da aztergai jardunaldietan, euskera alkarteak ardatz hartuta.
III. Hamaika Bertute eguna ospatuko dabe urtarrilaren 10ean Zarautzen
2009-01-09 10:25 BertsolaritzeaAurtengo III. Hamaika Bertute egunean antzerkiagaz esperimentauko dala jakinarazo dabe antolatzaileek. Urtarrilaren 10ean, Zarautzen, goizeko 10:30ean hasita, aktoreek eta bertsolariek jaialdi berezia ospatuko dabe.
'GAZteak', gazteei zuzenduriko aldizkari barria Getxon
2009-01-09 09:48Getxoko Udalak 'GAZteak' izenburuko gazteei zuzenduriko hilabetekari barria kaleratzen hasi da. 'Zabaldutako informazinoa herritarrentzat gogokoagoa izatea helburu dauen kanpo komunikazinorako plangintzan jasotako ekintzea gauzatu gura dogu aldizkari honegaz', adierazo dau Komunikazino Arloko zinegotzi Josu Loroñok.
Donostiako 44. Jazzaldian parte hartzeko 15 talde aukeratu ditue
2009-01-08 14:39 MusikeaAukeratutako 15 talde horreek kontzertu bana emongo dabe urtarrilaren 9tik maiatzaren 6a bitartean eta, zuzeneko emonaldi horreen arabera,Donostiako 44. Jazzaldian parte hartzeko aukeratuko ditue.
Bilboko Artelan Berreginen Museoak doban zabalduko ditu ateak asteburuan
2009-01-08 13:38 KultureaMuseoakasteburu honetan emongo ditu amaitutzat 'Olimpia buru eta bihotz' erakusketea eta Bizkaiko Jaiotzazaleen Elkarteak antolatutako jaiotzen erakusketea. Horretarako, dobaneko bisita gidatuak antolatu ditu.
'Expodistrito' ekimenak sei erakusketa eroango ditu Bilboko udaltegietara
2009-01-08 11:06 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako ekimena Abando-Barrainkua, San Inazio, Otxarkoaga Begoña, San Frantzisko eta Zorrotzako barrutietan egongo da ikusgai. 2009ko lehen hiruhilabetekoan ondorengo artista honeen margolan erakusketak jasoko ditue udaltegiek: Inma Tejero, Terraz, Ianire Sagasti, Edelberto Alonso del Busto 'Edel', Floro Oribe & Ana Portillo eta Naroa Gutiérrez.
Alhondiga Bilbaok unibersoaren ganeko 'Across the universe' jardunaldiak antolatu ditu
2009-01-08 09:59Jardunaldiak urtarrilaren 12tik 18ra bitartean egingo dira, Bilboko Indautxu Plazan jarriko daben karpa handi batean, eta, modu horretan, Astronomiaren Nazioarteko Urtea inauguratuko da Bizkaiko uriburuan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...