'Ahots aniztasunean - A più Voci' topaketea egingo da abuztuaren 5etik 20ra Gernika-Lumon
2008-08-04 14:02 jardunaldiak'Ahots aniztasunean - A più Voci' Gernika eta Gazoldo degli Ippoliti urien arteko kultur topaketea da. Espresinobide desbardinen bitartez (pinturea, musikea, bideoa eta zinemea, argazkiak, zeramikea, poesia…) eta adierazpide artistiko eta gizatiarrak tarteko, topaketearen helburua alkar ezagutzea eta aberastea da.
Gitxienez 12 mendizale hil dira K2 mendian izandako edur-jauzi baten ondorioz
2008-08-04 11:44Hildakoen eta desagertutakoen artean ez dago euskaldunik, baina istripua izan eta ordu batzuk lehenago, Alberto Zerain mendizale arabarra bertatik pasau da. Gailurrera ailegau diranen artean, arabarra da kanpamentura bizirik ailegau dan bakarra.
EAEk eta Vermont estaduak (AEB) nekazaritzearen garapen iraunkorraren ganeko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2008-08-04 11:22 Euskaldunak munduanTopaketea Vermonteko uriburuan egin da, Montpelier-en. Nekazaritza eroangarriaren inguruan Vermont erreferentzia garrantzitsua da nazinoarte mailan.
Gaur hasiko da 69. Musika Hamabostaldia Donostian
2008-08-04 11:04 MusikeaPablo Sarasate eta Olivier Messiaen musikagileen eta Ataulfo Argenta orkestra-zuzendariaren urteurrenak ospatuko eta Stockhausen musikagile alemaniarra eta Jorge Oteiza eskultorea omenduko ditue.
Enkarterriko Gazteria Zerbitzuak webgune barria aurkeztu dau
2008-07-30 15:46www.kuxkuxean.org da Enkarterri eskualdeko Gazteria Zerbitzuak martxan jarri dauen web-orrialde barria. Teknologia barrien aldeko apustua eginez eta gazteek Internet gero eta gehiago darabilela ikusita, eskualdea osotzen daben 11 udalek aisialdia, etxebizitzea, osasuna, prestakuntzea, hezkuntzea eta enplegua lantzen dituan danetariko webgunea sortu dabe.
San Justoko karobia barriro ketan
2008-07-30 12:31 Abuztuaren 2an, zapatua, goizeko 11:00etan biztuko dau karobia Juan AranakKarobien ke zurixkea XX. mendearen erdirantz amatau zan. Dana dala, orain dala hamahiru urte Gorbeia mendiaren magalean dagoan San Justoko karobia berreskuratu eta karea antxinako erara egin eban Ipizki Taldeak. Aurten be, abuztuaren 2an eta 3an kareharria, egurra eta sua batuko dituan labea ketan ikusteko aukerea izango dabe bertara hurreratzen diranek.
Bilbainaden XX. Lehiaketako irabazleek abuztuaren 22an jasoko ditue sariak
2008-07-30 11:48 MusikeaCarmen Marquesen 'Con galones' eta Xabier Zamudioren 'Berton Bilbao' lanek irabazi ditue, hurrenez hurren, gaztelaniazko eta euskerazko sariak, hau da, 850na euro. Zortzi akzesitek 400 euroko saria eta plaka oroigarria jasoko ditue.
Eusko Jaurlaritzeak eraikin bat erosiko dau Bogotan, Kolonbian eta Venezuelan ordezkaritza izateko
2008-07-30 11:03 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak baimena emon dau Bogotan eraikin bat eta hiru aparkaleku erosteko, 958.800.000 pesoko (330.000 euro) prezioan. Erosiko dan egoitzak 198 koadro ditu eta, bertan, lau lagunek egingo dabe lan.
Filgi Claverie eta Jose Luis Lizundia Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendaritza Batzordeko kide izentau ditue
2008-07-30 10:44Kultura sailburuaren proposamenaren harira Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak hartutako erabagia da Claverie eta Lizundia Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendaritza Batzordeko kide izentau izana.
Grises Sueños, Plastic eta Trainsalpine Boys in Iceland dira XVII. Donostia Hiria Pop Rock Lehiaketako finalistak
2008-07-29 14:58 MusikeaHiru bandek abuztuaren 9an, 20:30ean, Haizearen Orrazian Aste Nagusiaren barruan jarriko dan eszenatokian 20 minutuko saio bana eskainiko dabe eta han erabagiko da zein talde izango dan lehiaketearen irabazlea.
Kimuak-ek 68 film batzen dituan bildumea aurkeztu dau
2008-07-29 14:24 BarriakFilm labur horreen artean nazinoarteko jaialdietan sari garrantzitsuak lortutako harribitxi asko dagoz. Gainera, batzuk Oscar sarietara be izentau izan ditue; horreen artean dagoz Nacho Vigalondoren 7:30 de la mañana eta Borja Cobeagaren Eramos pocos.
Donostiako 43. Heineken Jazzaldiak 150.000 ikusle inguru izan ditu
2008-07-29 12:39 MusikeaGaragarrilaren 22tik 27ra bitartean eskaini diran ia 100 kontzertuen artean, Zurriolako hondartzako Agertoki Berdekoak izan dira arrakastatsuenak, jaialdiko zuzendari Miguel Martinek jakinarazo dauen legez.
Mondragon Unibersidadeko 183 ikaslek atzerriko unibersidadeetan amaitu dabe 2007-2008 ikasturtea
2008-07-29 11:53 Euskaldunak munduanHorreetatik 110 nazinoarteko unibersidade ezagunenetarikoetara joan dira -Europakoak eta Kanadakoak batez be-, bigarren zikloak, Masterrak eta Doktorego ikasketak egitera. Ganerako 73 ikasleek -praktiken atalean- atzerrian egin ditue enpresa-praktikak eta ikasketa amaierako proiektuak, Latinoamerikan, Ingalaterran eta AEBetan hain zuzen be.
Hiru euskal musikarik parte hartuko dabe Arabako Organo Jaialdiaren
2008-07-28 15:13 Musikea Abuztuaren 8an, 9an, 10ean, 11n eta 12an, Arabar Errioxako Eskuernaga, Guardia, Eltziego, Oion eta Lantziego herrietako eleizetan egingo da jaialdia.Aurten, guztira, sei musikari izango dira, horreetatik hiru euskaldunak: Raul del Toro, Jose Santos de la Iglesia eta Soledad Mendive; egitarauko ganerako hiru musikariak Jose Manuel Hernandez, Carlos Paterson eta Juan Maria Pedrero dira.
Pekinen jokatuko diran Joko Olinpikoetako lehiaketak ikusteko sarrera guztiak agortu dira
2008-07-28 14:17Halanda be, Tianjin, Shangai, Shenyang, Qingdao edo Honk Kongen jokatuko diran lehiaketetarako sarrerak badagoz oraindino.
Egoi Urkiza: 'gitxik emongo leuskio ezetza holako abentura bati'
2008-07-28 14:03 BarriketanAbenturazalea
Sex Pistols, Dinosaur Jr, The Lemonheads, Radio Moscow eta The Boss Hoss taldeek osotuko dabe Azkena Rock Jaialdiko kartela
2008-07-28 12:02 MusikeaTalde horreei, orain arte jakinarazotako izen guztiak gehitu behar jakez, besteak beste, Ray Davies, The Sonics, The Jayhawks, Blues Explosion, The Gutter Twins, Los Lobos, John Cale & Band, Danko Jones, Marky Ramone edota Blind Melon. Jaialdia irailaren 4an, 5ean eta 6an egingo da Gasteizko Mendizabala gunean.
Egoi Urkiza: 'gitxik emongo leuskio ezetza holako abentura bati'
2008-07-28 02:00 Euskaldunak munduanAbenturazalea
Manu Leguineche, Radio Bilbao eta Caritas 'Bizkaitar Argi'
2008-07-24 18:38Manu Leguineche, kazetari, idazle eta gerra korresponsal bizkaitarrak adierazpen askatasunaren alde egindako ekarpenagaitik eta giza eskubideen defentsan, balore unibersalen zabalkunderako egindako lanagaitik jaso dau saria.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...