Amin Maaloufek irabazi dau Letren Asturiasko Printze Saria

Bizkaie! 2010-06-10 13:44   sariak-autortzak

Maaloufek (Beirut, 1949), frantzesez idazten dau eta literatura arabiarraren ahots garrantzitsuenetarikoa da. 'León el africano', 'Samarkanda' edota 'Los jardines de luz' lanak idatzi ditu eta Goncourt eta Maison de Presse sariak eskuratu ditu.

Amin Maalouf idazle libaniarrak eskuratu dau 2010eko Letren Asturiasko Printze saria, Ana Maria Matute eta Nicanor Parraren aurretik.

Maaloufek (Beirut, 1949), frantzesez idazten dau eta literatura arabiarraren ahots garrantzitsuenetarikoa da. 'León el africano', 'Samarkanda' edota 'Los jardines de luz' lanak idatzi ditu eta Goncourt eta Maison de Presse sariak eskuratu ditu.

Kontuak kontu, 50.000 euro eta Joan Miroren estatua bat jasoko dau Maaloufek. Danetara, 16 herrialdetako 27 hautagai egozan, besteak beste, José Saramago, John Le Carré, Alice Munro, Harold Bloom, Javier Marías, Arturo Pérez Reverte edo Elena Poniatowska.

José Hierro, Miguel Delibes, Juan Rulfo, Mario Vargas Llosa, Camilo José Cela, Günter Grass, Doris Lessing, Arthur Miller, Susan Sontag, Paul Auster, edo Ismaíl Kadaré lako idazleek eskuratu dabe Asturiasko Printze Saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu