ICOMen Nazinoarteko VI. Topaketea Bizkaian bagilaren 17tik 20ra
2010-06-10 11:30 jardunaldiakBizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak, lurraldeko hainbat museogaz eta ICOM/Museveni Nazinoarteko Batzordeagaz batera, ICOMen Nazinoarteko VI. Topaketea antolatu dau, 'Gaurko Museografia' izenburupean. Hitzordua bagilaren 17tik 20ra bitartean izango da, Bilbo, Balmaseda eta Urdaibaiko hainbat museo-gunetan
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak, lurraldeko hainbat museogaz eta ICOM/Museveni Nazinoarteko Batzordeagaz batera, ICOMen Nazinoarteko VI. Topaketea antolatu dau, 'Gaurko Museografia' izenburupean. Hitzordua bagilaren 17tik 20ra bitartean izango da, Bilbo, Balmaseda eta Urdaibaiko hainbat museo-gunetan, foru erakundeko iturriek jakinarazo dabenez.
Ekitaldiak hainbat jatorritako (Euskadi, Espainia, Alemania, Zeelanda Barria, Portugal, AEB, edo Kroazia, besteak beste) museoko espezialistak eta arlo horretan interesauta dagozanak batuko ditu, eta Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Espainian, Europan eta, oro har, munduan dagozan museoen arloko barrikuntza eta proiektu nagusien ibilbide bat egingo dau.
Jardunaldiek ikuskera, esperientzia, teoria eta praktikak jarriko ditu aurrez aurre, mundu osoan egiten diran jarduera museografikoak eguneratzeko balioko dauen truke bat burutzeko.
ICOM/Museoen Nazinoarteko Batzordeak mundu osoko 139 herrialdetako 26.000 kide ditu. Partaide horreetatik 33 Euskadikoak dira, eta 17 Bizkaian dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!