Peio Ormazabal eta Aitor Bizkarra txapeldun Bizkaiko Eskolarteko XXVII. Bertsolari Txapelketan

Bizkaie! 2010-06-09 10:41   Bertsolaritzea

Final ederra entzun genduan Bizkaiko Eskolarteko Txapelketearen azken saioan. Peio Ormazabal eta Aitor Bizkarra izan ziran txapeldun, bakotxa bere mailan, eta Nerea Ibarzabal eta Txaber Altube be sailkatu dira hilaren 19an Agurainen jokatuko dan Euskal Herriko txapelketako finalean kantetako.

Final ederra entzun genduan Bizkaiko Eskolarteko Txapelketearen azken saioan. Peio Ormazabal eta Aitor Bizkarra izan ziran txapeldun, bakotxa bere mailan, eta Nerea Ibarzabal eta Txaber Altube be sailkatu dira hilaren 19an Agurainen jokatuko dan Euskal Herriko txapelketako finalean kantetako.

Sei bertsolarik hartu eben parte 14 urte arteko edade mailan: Aitor Bizkarra, Txaber Altube, Ander Gerrikaetxebarria, Beñat Alonso, Aissa Intxausti eta Peio Molinuevo. Zortzi izan ziran 15-18 urte bitarteko mailan: Peio Ormazabal, Nerea Ibarzabal, Ane Alegria, Malen Amenabar, Imanol Uria, Peio Arondo, Elene Lejarzegi, eta Nuria Cortada. Egun biribila izan eben Abadiñoko ordezkariek, txikien mailako lehenengo postu biak bete baitzituen Aitor Bizkarrak eta Txaber Altubek. Handien mailan, barriz, bigarrenez lortu eban txapela Peio Ormazabalek, eta bere azken parte hartzea izan da oraingoa Eskolartekoan.

Txapeldun biek botatako bertso bana dakargu hona, Aitor Bizkarrak lau oinak emonda kantatua, batetik, eta Peio Ormazabalen bakarkakoa, buruz burukoan kantatua.


Aitor Bizkarra

Gure libertatea
Izaten da uda
Sasoi honetan ezerk
Ez deusku ardura
Liburuen tortura
Jada amaitu da
Ointxe egongo gara
Lasai ta gustura.


Peio Ormazabal

Gaia: Berbea emon eutsun gaur ez ebala hutsik egingo, hor egongo zala, baina ez da etorri.

Aspaldidanik nik esan nion
Bertso finala nuela
Eta helburu handia zela
Lortzea bertan txapela
Bere animo hori da ona
Beharrezkoa epela
Baina azterketa jarri diote
Ezin da etorri horrela
Nahiz ta dakidan bere hutsunea
Nahiko nabarmena dela
Begiak itxi ta sentitzen dut
Hain urrun ez dagoela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu