Azken txanpan sartu gara
2010-06-10 14:30 Euskaldunak munduanFrantziako uretan, etxetik hur gagoz, 'Ragaine II - Munduari Itzulia' abentureari gitxi falta jako amaitzeko, izan be, gure asmoa Frantzia hegoaldetik, Mediterraneo eta Atlantiko itsasoak lotzea da, nabigagarriak diran Canal du Midi, Toulouse eta Mediterraneo itsasoa lotzen dituan Garona ibaian eta Toulouse eta Bordeaux arteko Bi Itsasoen Kanalean zehar bidea eginaz.
Frantziako uretan, etxetik hur gagoz, 'Ragaine II - Munduari Itzulia' abentureari gitxi falta jako amaitzeko, izan be, gure asmoa Frantzia hegoaldetik, Mediterraneo eta Atlantiko itsasoak lotzea da, nabigagarriak diran Canal du Midi, Toulouse eta Mediterraneo itsasoa lotzen dituan Garona ibaian eta Toulouse eta Bordeaux arteko Bi Itsasoen Kanalean zehar bidea eginaz.
Honezkero, ahaztuta daukaguz Mediterraneoko gorabehera eta burukominak. Atara kontuak 100 edo 200 itsas-milia gogorrenetakoak izan dira! Mediterranear itsasoa gobernauezina da! Itsaso honetan, urteko hilebete honeetan behintzat, haizea guztiz zoratuta dabil. Edo beti kontrara. Edo lar indartsu. Edo batera eta bestera aldatzen. Edo haizerik barik! Gobernauezina! Eta, ez hori bakarrik, gauetan hotz handia egiten dau! Egunez, batzuetan, hotz galanta egiten dau! Lisboatik ez genduzan praka luzeak jantzi, baina orain ez dago beste erremediorik! Gauez dana busti-bustita gelditzen da garoaren ondorioz eta katarrotxuren bat be hartu dogu... Baina ez gara beti kexa eta kexa ibiliko ze, astiro-astiro, arazo handirik barik, bagoaz aurrera.
Laster arte lagunok
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!