Azken txanpan sartu gara
2010-06-10 14:30 Euskaldunak munduanFrantziako uretan, etxetik hur gagoz, 'Ragaine II - Munduari Itzulia' abentureari gitxi falta jako amaitzeko, izan be, gure asmoa Frantzia hegoaldetik, Mediterraneo eta Atlantiko itsasoak lotzea da, nabigagarriak diran Canal du Midi, Toulouse eta Mediterraneo itsasoa lotzen dituan Garona ibaian eta Toulouse eta Bordeaux arteko Bi Itsasoen Kanalean zehar bidea eginaz.
Italia, Malta eta Tunisia: Mediterraneoko tenperatura bajuak eta norabide zehatzik bako haizeak
2010-05-24 18:36 Euskaldunak munduanLituaniar lagun bat etorri jaku bisitan eta Frantziara arte geugaz egongo da. Baina nik maila pertsonalean gogoratuko dot Tunisia, 'Open Water Diver' bihurtu naz eta. Orain, buzeatzeko txartela lortu dot.
Europan barriro: Suez Kanala (Egipto), Mediterraneoko tifoitxua eta Kreta (Grezia)
2010-04-28 15:38 Euskaldunak munduanEuropako bizimodura bueltetako aukerea izan dogu (batez be, Interneterako konexino ona izateko). Baina beste herrialdeetako magiaren faltea igarten dogu. Non dagoz beti olgetako prest dagozan umeak? Eta gameluak? Eta elefanteak? Non? Hemen turista arruntak baino ez gara.
Yemen, Eritrea, Sudan eta Egipton zehar
2010-04-09 15:49 Euskaldunak munduanItsaso Gorria parebakoa da. Herrialdeak, koralak, jentea... Oso ondo pasau dogu eta, horrenbeste denpora lurralde musulmanetan egonda, Islamismoari buruz asko eta asko ikasi dogu. Lekurik bereziena Eritrea izan da, harrigarriena Egipto baina ikusgarriena itsasoko ura, milaka koloretako koralak eta basamortua.
Gabonak Thailandian
2010-01-07 10:49 Euskaldunak munduanPhuket ugartea, ingurunea, Thailandia izango doguz berbagai oraingoan. Ugarte magikoak, jentea, kulturea, basoak…. Familiaren bisitea, Gabonak, lagun barriak… Danetarik izan dogu.
Indonesiako azken ugarteak, Singapore eta Malaysia
2009-12-04 10:25 Euskaldunak munduanHilebete honetan Indonesiako azken ugarteak, Singapore eta Malaysia bisitau doguz. Baina batez be Malacca-ko pasabideak harritu gaitu. Intesgarriena jentea, kultur nahastea, eraikuntzak, baso sakona... Miloeka gauza daukaguz kontetako.
Indonesia, orain arte ikusi dogun ugartedi ederrena
2009-10-27 13:39 Euskaldunak munduanOrain arte ikusitako artxipelago edo ugartedi ederrena dala esatea ez da gitxi. Oraingoz Indonesian jarraituko dogu Rasytaren ama Malasyara heldu arte, ez gara mobiduko, oso ondo pasetan gagoz.
Pazifikoan: Niue, Tonga eta Fiji
2009-08-03 14:58 Euskaldunak munduanLehenengo eta behin, parkatu lehenago ez idazteagaitik baina azkenean nire familia Fiji ugarteetara etorri da eta sekulako oporrak izan doguz. Oraingo honetan bidaia alderantziz egingo dogu eta Fiji-tik Niue-ra joango gara Tongatik pasau ostean.
Niue-rako bidean, Palmerstonen oso-oso ondo pasau ostean
2009-06-25 11:36 Euskaldunak munduanPalmerston Itsaso Barearen erdian dagoan atoloi oso txiki bat da, erabat isolatuta bizi dira!!!! Baina magikoak, maitagarriak... Adjetibo positibo guztien nahaste bat dira!!! Herrian 56 persona baino ez dira bizi. Autogobernu bat daukie, nahiz eta Cook Uharteen parte izan.
Itsaso Barean: Markesak, Tuamotuak, eta orain Society Irlak (Tahiti eta Bora Bora)
2009-06-03 15:26 Euskaldunak munduan28 egun!!!! 28 egun itsasoan!!!... Baina gure begiakaz ikusten gagozanak 28 egun horrek baino askoz denpora gehiago mereziduko leuke. A zelako gozadea: Markesak, Tuamotuak, Frantziar Polinesia osoa... Akats bakarra, gurea da, ez dakigu frantsesez, ezta tahitieraz berba egiten, baina holakoetan arpegiak, keinuek berba egiten dabe eta danok alkar ulertzen gara.
Etapa luzeena amaitzeko gitxi falta jaku, 650 itsas-milia Markesetara heltzeko
2009-04-30 18:15 Euskaldunak munduanBueno koadrila... Hemen gagoz gu, Itsaso Barearen hiru laurenak baino gehiago zeharkatuta. Benetan itsaso urdinez apur bat gogaituta gagoz, izan be, honezkero 27 egun daroaguz eta kolore urdina, ura eta ura, itsasoa baino ez dago hemen.
Panamako estresaren ondoren, Ozeano Barean, Galapagoseko paradisutik
2009-03-31 18:47 Euskaldunak munduanGalapagosera heldu aurretik Perlas ugartean egon ginan estres maila murrizteko asmoz. Lortu genduan, bai. Leku zoragarria da baina arriskutsua: kokodriloak eta suge handi eta pozoitsu asko dagozalako. Dana dala, benetan oso ondo pasau genduan eta bertan, martiaren 15ean, nire urtebetetzea ospatu genduan. Hogeita bederatzi urte, zahartzen hasia naz...
Egoi Urkiza: 'disfrutetan gagoz eten barik'
2009-02-27 14:52 Euskaldunak munduan2008ko irailaren 7an, Bermeoko portuan hasi zan Ragaine II, munduari itzulia (2008-2011) emoteko abenturea, aurretik, 14 etapa eta 26.600 itsas-milia. Panamara bidean atrapau doguz eta ondoko galdetegia egin detsagu Egoiri.
Karibea, hori bai paradisua...
2009-02-04 13:50 Euskaldunak munduanBarbadosetik, Tortugararte (Venezuela) itsasoko ura urdina eta gardena, harea zuri-zuria, jentea maitagarria eta reggae musikea kaleko bazter eta hondartza guztietan; besterik zer behar da...
Kabo Berdetik Barbadosera. Atlantiko osoa. Gabon Gaua uretan
2009-01-07 13:26 Euskaldunak munduanKabo Berde: belaontzian eretxi desberdinak dagoz: Atlantikoa gurutzatzea -luzeegia eta gogorra- ala Barbados -aldizkarietako Karibe liluragarria-.
Kanariar irlak atzean itxi eta Kabo Berde-rako bidean
2008-12-02 14:39 Euskaldunak munduanEgonaldi luzea egin dogu Kanarietan eta, ganera Rasyta eta bion senitartekoak izan doguz lagun. Egun zoragarriak izan dira. Baina orain hasi da benetako abenturea.