Karibea, hori bai paradisua...
2009-02-04 13:50 Euskaldunak munduanBarbadosetik, Tortugararte (Venezuela) itsasoko ura urdina eta gardena, harea zuri-zuria, jentea maitagarria eta reggae musikea kaleko bazter eta hondartza guztietan; besterik zer behar da...
Barbadosetik, Tortugararte (Venezuela) itsasoko ura urdina eta gardena, harea zuri-zuria, jentea maitagarria eta reggae musikea kaleko bazter eta hondartza guztietan; besterik zer behar da...
Karibean gagoz... Amesa beteta. Gure betiko amesa, edozelan be, Atlantikoa zeharkatzea izan da, eta azkenean, amesa bete dogu (10 metroko belaontzian, 19 egunetan). Gure lehenengo jomugea Barbados, Bridgetown izan zan. Abenduaren 25ean heldu ginan eta zurtz eginda geratzeko moduko parajea da. Ura urdin urdina, harea uruna bezain zuria eta reggae musikea edonon…. Egun seinalatu horretako gaua bertako jente talde bategaz igaro genduan, garbantzuak (era berezi batean preparauta) jaten, garagardaoa eta rona edaten eta gelditu barik reggaea doinuakaz jantzan.
Barbadosetik Grenadillasetara joan ginan, itsasoa beti lagun eta bidaia disfrutetan. Grenadillasetan: Bequia, Canouan, Mayreau eta Tobago Caysen egon ginan. Isla bakotxetik bizpahiru gauza aitagarri kontauko deutsuedaz.
Bequia: nire bizitzako Gabon Zaharrik politenak, bakarrik familia eta lagunak bota nituan faltan. Isla, berez, Grenadillasetako isla guztiak bezelakoa: ederra baino ederragoa, naturea garretan, landaredia, piztiak, dordokak edonon... Ikustekoa, berbakaz ezin da azaldu.
Canouan: ezkontza lokal batera konbidau gintuen, atara kontuak. Isla paradisu bat da: oso oso aireportu berezia dauka, lur dordokaz beteta dago eta Hotel karu bat dago, italiarra (Interneterako konekzinoa doban zan eta WIFI egoan bazter guztietan).
Mayreau: magikoa, oso oso txikia baina aldapatsua (eurentzat menditsua). Deniren (bertako mutiko bat) lagun handiak egin ginan. Beragaz emondako egunak ahaztezinak izan ziran; jan, edan, erre, jantzan egin... Danetarik egin genuan. Aitatzekoa gauean beragaz eta bere neskalagunagaz motordun ontzian islari buelta osoa emonaz egindako ibilalditxua, kriston abiadurea! Inoiz ahaztuko ez dogun isla.
Tobago Cays: zoragarria. Ragaineren webguneko argazkiak begiratu, mesedez, merezidu dau eta. Esan beharra dago bertan 'Karibeko Piratak' trilogia filmau ebela. Oso oso polita. Lehenengoz dordoka bati oratuta uger egin genduan.
Grenadillesetatik, Carriacou eta Grenadara joan ginan.
Carriacou: Grenadako isla txikitxu bat da. Inguruak bisitetako asmoz, bide bazterrena jarri eta zain geratu ginan; albotik pasau zan bigarren auto-motokarroa gure parean geratu zan eta eskaintza onartuz, fruta piloagaz batera egin genduan bidaia. Isla beste paradisu bat da, iguana txiki eta sugandila erraldoiz betea.
Grenada: Saint Georgen egon ginan, uriburu ederra da baina Ivan tifoiak astindu ostean, oraindino hondamendiaren arrastoak igarten dira; erdi konponduta dago dana, baina eleizak teilatu barik jarraitzen dabe. Grenadan autobus bat hartuta ur-jausi batzuetara joan ginan, oihana barrenean zehar. Zoragarria ur-jausia eta bertako jentea ur-jausi ondoan langostinoak arrantzatzen.
Kontuak kontu, Kariben sano gustora ibili gara eta gehien gustau jakuzanak ondokoak: alde batetik, naturea (tximinoak, dordokak, pelikanoak, langosta eta karramarro erraldoiak, sugeak, landaredia, arbolak, loreak, landareak, kokoak...); bestetik, jentea (anai baten moduan tratetan zaitue, danetarik eskaintzen deutsue, etxeko ateak zabaltzen deutsuez baina sekula ez deutsue dirurik eskatzen); azken buruan, karibeko rona, zoragarria.
Gitxien gustau jakuna, barriz, oso fruta eta barazki gitxi dagoala han (eta dagoan apurra oso karua); horrezaz gan, nahitaezko tramiteak egin behar izatea be astuna eta nekosoa izaten da; isla guztietan poliziari 'bisitea' egin behar jako (inmigrazio papelak egiteko). Hori gitxi ez bada, isla guztietan poliziari pagau behar jako islan sartzeko eta islatik urteteko.
Orain Tortuga (Venezuela) islara bidean goaz. Hurrengo hilebetea gogorra egingo jaku Panamako papelak beteten, beraz hurrengo idatzirako Karibeko isla batzuk itxiko doguz (Trinidad eta Tobago, Venezuela, Curacao, Aruba...) eta gustora hartuko geunkez zuon galderak be.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!