Pazifikoan: Niue, Tonga eta Fiji

Egoi Urkiza 2009-08-03 14:58   Euskaldunak munduan

Lehenengo eta behin, parkatu lehenago ez idazteagaitik baina azkenean nire familia Fiji ugarteetara etorri da eta sekulako oporrak izan doguz. Oraingo honetan bidaia alderantziz egingo dogu eta Fiji-tik Niue-ra joango gara Tongatik pasau ostean.

Lehenengo eta behin, parkatu lehenago ez idazteagaitik baina azkenean nire familia Fiji ugarteetara etorri da eta sekulako oporrak izan doguz. Oraingo honetan bidaia alderantziz egingo dogu eta Fiji-tik Niue-ra joango gara Tongatik pasetan.

Fiji paradisua da. Akaso, ez da Frantziar Polinesia bestekoa, ez da hain ikusgarria, baina bertako jentea eta ohiturak ugarte honeek guztiz bereziak egiten ditue. Fiji-n, Viti Levu ugartean -ugarte nagusia- eta Mamanuka ugarteetan egon gara eta abentura piloa bizi izan doguz. Ugarte nagusian auto bat alokatu eta lekua goitik behera ikusteko aukerea izan genduan. Aitagarria da zelan dagoan plantazinoetan banatuta. Mendebaldean eta Iparraldean, azukerea; hegoaldean, arroza, eta ekialdean KAVA. Kava bertako jenteak edaten dauen edaria da, asko-asko edan ezkero aluzinogenoa dala esaten dabe eta normalean momentu berezietan edaten dabe, nahiz eta benetan momentu guztietan edaten egon. Kava edaria edatea ohiturea errespetetea da. Guk, jakina, edan genduan, aluzinazino barik; eta, egia esateko, ez da bape gozoa. Fiji-ko esaera zaharra: 'Fiji-ra bazatoz eta kava-rik edaten ez badozu ez zara Fiji-n egon'. Gu, beraz, Fijin egondakoak gara.

Viti Levu ugarteak miloeka leku ikusgarri ditu: Raki-Raki (kostaldeko herri txiki-txikitxu bat koralezko arrezifez betea eta jente magikoz osotua) iparraldean; Sigatoka (kriston hareazko dunak) eta Natadola (Pazifikoko hondartzarik ederrena) hegoaldean... Baina, benetan berezia dana bertako jentea da: musulmanak, fijitarrak eta induak alkarkidetzan bizi dira, danen artean errespetua dagoala igarten da eta arazo burokratikoak izan arren, ez da ezelako giro txarrik igarten. Ugartean beste hainbat gauza berezi pasau jakuz: lehengoz tenplo indu batean egon gara, azukerea daroan trena ikustea, autostopean jente lokala hartzea...

Viti Levu-tik, gure belaontzian, Mamanuka ugarteetara joan ginan, Malolo Lailai-ra. Hemen, ur urdinez eta harea zuriez gozetan egon ginan, aita eta amagaz kokoak eta beste hainbat frutu arraro jaten, eta batzuetan beste ugarte batzuk bisitetan: Treasure, Castaway eta Beachconver. Azken horretan iguana bereziak ikusi genduzan: berdeak ziran baina marra zuri eta beltzakaz, ume batek marraztuta modukoak. Malolo-n oso-oso ondo pasau genduan. Ugarte hori hotelez beteta dago, baina hotelak ez dira Mediterraneoko hotelen modukoak, EZ, hemen ez dagoz 8 pisuko edo gehiagoko eraikuntzak, Fiji-n hotelak bertako etxeak dirala emoten dau eta armonia ekologikoa oso-oso ondo zaintzen dabe. Ez da igarten hotelak dirala begien parean izan arte!

Esan beharra dago burokrazia kontuakaitik Suva, Fiji-ko uriburua oso txarto dagoala eta miloeka arazo izan genduzala bertan 'check in'-a egiteko... baina, dana dala, Suva hasierea izan zan eta guztiz ahaztuta dago.

Fiji-ra joan aurretik Tongan egon ginan, Vavau group-en, iparraldean. Tongan gure lehenengo balea erraldoia ikusi genduan, Ragaine II barruan 6 persona biziten egon ginan Holandako bikote bat ezagutu eta gugaz egun pare bat pasetan etorri ziralako; gero, Donostiako mutiko bat ezagutu genduan, aspalditik Tongan biziten egoana... Benetan eguraldi polita izan genduala esaten badot guzurra izango litzateke. Orduan, Euskal Herritik barri oso txar bat ailegau jakun eta Tongako distirea guztiz amatau zan, gura genduan gauza bakarra itsaso barrura sartzea zan.

Niue. Palmerston-etik (Cook irlak) Niuera joan ginan eta egindako nabigazinoa orain arte izandako gogorrena izan da. Zelako olatuak! Eta sekulako haizea (45 korapilo)! Bildurra be pasau genduan, 48 orduz lo egin barik egon ginan baina azkenean Niuera ondo ailegau ginan. Niue Zeelanda Barria modukoa dala dinoe (guk ezin dogu hori esan, ez garalako Zeelanda Barrian egon) baina benetan polita da. Jentea oso jatorra da. Ugartea txikia da eta jente gehiena edo lurrazpian (hilda) edo Niuetik kanpo bizi dira, baina dagozanak bikainak dira. Ia inor ez da bertan bizi eta urtero pila bat tifoi sufridu behar izaten ditue. Hemen gure lagun hegoafrikarragaz -Errol- eta kanadiarragaz -Tavish- alkartu ginan barriro. Egun batean furgoneta bat alokatu genduan (20 USD) eta ugarte osoari bueltea emon geuntson. Ugartea laua da baina iparraldean mendi batzuk ditu eta kostalde osoa hondartza bakoa da, dana korala da eta kobazuloz betea, eta zelako kobazulo ederrak! Benetan ikusgarria da. Baina gauzarik aitagarriena uraren garbitasuna da, 30 metro baino gehiago ikus daitekez ur azpian. Bertan, 3 mueta marrazo, arrain lehoi pozointsu espezie bat, ur-sugeak eta bestelakoak dagoz.

Hauxe izan da hilebete honetako istoria. Hurrengo hilebeterako, dana ondo badoa, Vanuatu, Australia... Laster arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu