Etapa luzeena amaitzeko gitxi falta jaku, 650 itsas-milia Markesetara heltzeko

Egoi Urkiza 2009-04-30 18:15   Euskaldunak munduan

Bueno koadrila... Hemen gagoz gu, Itsaso Barearen hiru laurenak baino gehiago zeharkatuta. Benetan itsaso urdinez apur bat gogaituta gagoz, izan be, honezkero 27 egun daroaguz eta kolore urdina, ura eta ura, itsasoa baino ez dago hemen.

Itsaso Barean: Galapagos eta 3000 itsas milia Markesetara heltzeko. Galapagos... Galapagos... Zelako lekua!!! Amesik ederrena baino ederragoa. Ikusgarria. Begiratu eta gozau webgunean (www.ragaine2.com) jarritako argazkiakaz.

Bueno koadrila... Hemen gagoz gu Itsaso Barearen hiru laurenak baino gehiago zeharkatuta. Benetan itsaso urdinez apur bat gogaituta gagoz, izan be, honezkero 27 egun daroaguz eta kolore urdina, ura eta ura, itsasoa baino ez dago hemen. Markesa ugarteak ikusteko gosez gagoz, baina oraindino ehundaka itsas milia falta jakuz, eta orain daukagun haize falteagaz ez dakigu zehatz-mehatz zenbat egun gehiago igaro beharko doguzan urdin handi-handi honetan, baina zazpi egun baino gitxiago izatea itxaroten dot.

Gure bidaia-zatirik luzeena izango da lurra ikusi barik. Hasierea gogorra izan zan, Galapagosetik urten eta 50 itsas miliatara haizeak iges egin eban eta 150 ordu motorraren zarateagaz aurrera egin genduan; gero haizea bueltau eta pilo bat egun gitxi gorabehera 120 itsas milia egiten igaro genduzan, eta orain... Oso gitxi falta dala, haizeak hanka egin dau... Arin-arin bueltetea gure salbamena izango da!!! (egun lar dira itsasoan 4 persona 10x3,25 metrotan biziteko, nahiz eta oso-oso ondo moldatu eta barre piloa egin). Etapeari ekiterakoan danok oso arduratuta gengozan uraren asuntuagaz; atara kontuak, kalkuluen arabera, hilebete lurra ikusi barik, 10 metroko belaontzia, 4 persona barruan, zelan sartu bertan 400 litro ur???? Azkenean lortu genduan!!!! Pila bot (10 baino gehiago) 20 litroko botila belontzian zehar sakabanatuta (kanpoan eta barruan) eta ur depositua goraino beteta (110 litro)... Kontuak kontu, oraindino 90 litro baino gehiago daukaguz edan barik eta, beraz, pentsetan dot arazo barik helduko garala Fatu Hiva-ra, Markesetara, Frantziar Polinesiako lehenengo ugartera. Baina Polinesiari buruzko kontuak hurrengo hilebetean kontauko deutsuedaz, orain Galapagosera bueltauko gara.

Galapagos, orain arte ikusitako paradisurik politena. Zelako lurraldea!!!!! Amesa... Amesa emoten dau bertako naturearen bizitasuna; animaliak, landareak... Dana da berezia da Ekuadorreko ugarte honeetan. Aste bi emon genduzan bertan; belaontzia San Kristobal ugartean laga genduan, izan be, Galapagosetan ugarte guztiek parke natural bat osotzen dabe eta hor zehar belaontzia mobidutea guztiz galarazota dago. Gauzak holan dirala, uharte batetik bestera joateko euren motor ontziak erabili behar dira. Lehenengo eta behin San Kristobal ugarteari buruz berba egingo dogu. Ugarte sano berezia da, Charles Darwin zientzilariaren lehenengo mugarria; milaka leku ikusgarri daukaz, baina guk garrantzitsuenak nabarmenduko doguz. Esan behar deutsuet ugarte hau itsas-otsoz beteta dagoala, baina topera... Kaletik normal-normal ibilten dira personakaz batera, oso politak dira eta honeen kumeakaz ur azpian jolastea... Berbakaz azaldu ezin dan gauzea da.

Lehenego eta behin, La Galapaguera aitatuko deutsuet; bertan lehenengo bider ikusi genduzan dordoka erraldoi bat baino gehiago batera (lehenengo dordoka erraldoia herrian daukie, bertako familia batek, txakurtxu moduan, baino oso-oso ondo zainduta), lekua ikaragarri polita da, dordoka erraldoiz betea eta dordoka erraldoi bi sexu hartu-emonetan ikusteko aukerea be euki genduan (10 orduko ekinaldia izaten da!!!!). Bigarrenez, El Junco: ugartean dagoan sumendirik handiena da. Galapagos ugarte guztiak bolkanikoak dira, baina sumendi hau berezia da; haren kraterra ur gozoz beteta dago eta ugarteko bizilagun guztiek aprobetxetan dabe. Ugartean beste mila leku berezi dagoz: Las tijeretas, La Loberia, Puerto Chino, Punta Pitt, El Leon dormido (hemen miloika marrazo mota dagoz), El Progreso...

Guk ikusitako bigarren ugartea Santa Cruz izan zan, ugarterik jendetsuena da; guretzako, egia esanda, nahiz eta oso polita izan, gitxien gustau jakuna. Ugarte honetan beste miloika leku dagoz ikusteko: Lehenengoa, Charles Darwinen Ikerkuntza Zentroa; egia esan, Ezin zara Galapagosetara joan eta zentro hau ikusi barik gelditu; merezidu dau eta bertan asko ikasteko aukerea dago. Batez be ugarteen historia, animaliak, landare bereziei buruzko kontuak, animalien kontserbazinoa, ekosistemearen babesaren zergaitia... Ohikoa izaten dan legez, gizakiek ia-ia ugarteen ekosistemea hondatzeko pausuak emon zituelako. Bigarren lekua Tortuga Bay, orain arte ikusitako hondartzarik politena, itsasoko iguanaz, itsas-otsoz, marrazoz, manta-arraiaz, arraiaz, itsas-dordokaz, pelikanoz eta bestelakoez beteta dago; ikusgarria benetan... Oso ikusgarria. Beste leku aitagarri batzuk: Los Gemelos, El Rancho Delicias...

Eta azkenik ugarterik politena: Isabela. Dan-dana dauka ikusteko ugarte honek. Ugarte honetara Rasyta eta biok joan ginan bakarrik, kapitaina eta beste ba: itsas-otsoakaz, itsas-dordokakaz eta itsas-iguanakaz uretan, Playa Conchan. Marrazo handiak, hanka urdinak dituen pikeroak (txoriak) eta pinguinoak... Bai, bai pinguinoak, ondo irakurri dozue!!!!

Las Tintorerasen, zaldi ganean munduko bigarren kraterrik handienera igon genduan, eta berba bi bakarrik erabiltearren, ikaragarriak eta errepetiduezinak izan ziran Isabela ugartean igarotako 3 gauak eta 4 egunak.

Eeeeeeeeeeeh!... Galapagosetan Iruñeko neska bategaz egon ginan, San Kristobalen, hain zuzen be! Maite dauka izena, eta Galapagosetan biologia ikasten dago, bere tesia egiten itsas-dordokei buruz. Beragaz eta beste ikasle kataluniar bategaz, Kristinagaz, oso momentu politak igaro genduzan, eta garrantzitsuena: eurei esker 5 egun baino gehiago ohe baten lo egiteko aukerea euki genduan (itsasoko mobimentua ahaztuta). Eskerrik asko Maite eta Kristina, bihotzez esker mila; gogoratu Galdakaon garagardao bat baino askoz gehiago daukazuela zain!!!!!

Beste 4 euskaldun ikusi genduzan; familia bat dira eta opor ederrak pasetan joandakoak. Ziur oporraldi ederra pasau dabela. Eurekaz be hartu-emonetan jarraitzen dogu.

Bueno lagunok, oraingoz nahikoa izango da. Polinesiari buruz zeozer jakiteko asmoa euki ezkero, hurrengo hilebetean bueltan gagoz. Mila esker eta hurrengora arte (jejejeje).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu