Itsaso Barean: Markesak, Tuamotuak, eta orain Society Irlak (Tahiti eta Bora Bora)

Egoi Urkiza 2009-06-03 15:26   Euskaldunak munduan

28 egun!!!! 28 egun itsasoan!!!... Baina gure begiakaz ikusten gagozanak 28 egun horrek baino askoz denpora gehiago mereziduko leuke. A zelako gozadea: Markesak, Tuamotuak, Frantziar Polinesia osoa... Akats bakarra, gurea da, ez dakigu frantsesez, ezta tahitieraz berba egiten, baina holakoetan arpegiak, keinuek berba egiten dabe eta danok alkar ulertzen gara.

28 egun!!!! 28 egun itsasoan!!!... Baina gure begiakaz ikusten gagozanak 28 egun horrek baino askoz denpora gehiago mereziduko leuke. A zelako gozadea: Markesak, Tuamotuak, Frantziar Polinesia osoa... Akats bakarra, gurea da, ez dakigu frantsesez, ezta tahitieraz berba egiten, baina holakoetan arpegiak, keinuek berba egiten dabe eta danok alkar ulertzen gara.

Bueno hilero gogorragoa izaten da idaztea!!!... Ez ikusten doguna polita ez dalako, ez... Denporearen mugea goitik behera galduta daukadalako baino! Hilero nire aitak mail bat bialtzen deust zer egun dan... Eta Bizkaie! atarirako idatzi behar dodala esanez, eskerrik asko AITA!

Beste barik lehenengo Markisar irlari buruz berba egingo deutsuet, Fatu Hiva: ikusgarria esatea gitxi da, Markisetako irlarik politena dala esaten dabe eta ni behintzat guztiz ados nago (Ua Pouk be enkantu berezia dauka), baina Fatu Hiva askoz basatiagoa da. Kriston mendi biribilak (zakil formadunak) itsaso ondoan, baina pare-parean; guk belaontzia laga genduan tokia Zakil Erraldoien Badia izena dauka. Mendiak, bedar eta zuhaitz berde-berdez eta atx baltzez osotuta dagoz. Markisar irla guztik sumendiak izan ziran. Baina benetan polita dana uraren kolorea da, eta bertako arrain dordoka eta marrazoak. Polinesia osoan orain jantza prestakuntzak egiten dagoz (urteroko ospakizun berezi bat, txapelketa modukoa baina Polinesiako irla guztietako lagunek parte hartzen dabe) eta bertako jentea jantzan ikustea oso hunkigarria da; emakumeak oso oso astiro eta modu melodikoan egiten dabe jantzan eta gizonek, barriz oso basati, Zelanda Barriko rugbi taldekoen antzera! Jantza guztiak tanborra (djembe erraldoiak), makulele (bertako gitarrea) eta jentearen kantuakaz lagunduta egiten ditue. Fatu Hivako herria oso txikia danez, herri osoa batzen zan jantza saioetara herriko plaza nagusian (bakarra)... Benetan, sekula ahaztuko ez dogun ikuskizunagaz gozau genduan. Esan behar dot irla osoa frutea emoten daben zuhaitzez beteta dagoala (mangoak, pomelo erraldoiak, naranjak, limoiak, kokoak...) eta bertako jentea beti prest zeozer emoteko. Jentea lasaia, jatorra eta bihotz onekoa da.

Fatu Hiva-tik Hiva Oa-ra joan ginan poliziagaz papelak konpontzeko asmoz, baina ezinezkoa izan zan. Irla oso polita da baina Fatu Hiva-tik etorrita, konparazinoan asko galtzen dau. Hiva Oa-tik Pou-ra joan ginan. Irla hau oso ikusgarria da eta bertan poliziagaz papelak konpondu genduzan. Hemen Mexikoko neska bat Australiako bikote nagusi bat, belaontzi Japoniar bat... topau genduzan; oso polita da mundu osoko jentea eten barik topetea eta eurekaz, gauza txikien ganean, itsaso eta eguraldiari buruz berba egitea, baina eguraldiari buruz berba egiten dogunean ez da berba egiteagaitik! Danontzat sano garrantzitsua da eguraldiak ze arpegi erakutsiko dauen, danok belaontzi baten barruan bizi garelako, gure etxea eta garraiobidea dalako!

Markesetatik Tuamotuetara joan ginan. Tuamotuak atoloiak dira. Munduan paradisurik bada, hauxe da bat, duda barik. Amestutako irla... Holakoxea da. Erastun formea daukie eta itsasoaren ura dago barruan eta kanpoan. Kanpoaldean itsasoak gogor joten du baina koralezko arrezifeak barrualdea babestu egiten dabe. Itsasoko ura barrura sarrera-urteera bakarretik doa eta, beraz, ilargia eta marea gora-behera noiz dan jakitea beharrezkoa da. Itsasoaren uragaz batera sartu-urten behar da, itsasoaren uraren kontra joan ezkero ezinezkoa (9 korapiloko korrontea) edo oso arriskutsua dalako.

Bestelakoan, barrualdeko itsasoaren urak, laku bat emoten dau baina ur gaziz beteta. Koralez tope dago eta marrazoak, gehienbat marrazoak, leku guztietatik ikusten dira. Mota desbardineko marrazoak dagoz, baina Koral arrezifetako marrazoa ugariena da eta arrain desatsegina da benetan. Guri uretan ibiltea asko gustetan jaku baina animalia honeek inguruan dabilzala oso arriskutsua da, ez marrazo oso handia edo arriskutsua dalako, ez, oso-oso astunak diralako baino, beti zu ukutu guran eta kontau da ze, ez datozela bakarka, famili osoa inguratzen jatzu eta... Bildurra emoten dabe. Marrozoetaz aparte, olagarroak, kolore-tamaina-forma guztiko arrainak eta perlak! Perla baltzak hemen, laku erdian dagozan etxetxoetan (koral ortuan), sortzen dira! Oso karuak eta politak dira.

Beste alde batetik, Tuamotuak danak bardinak dirala esaten dabe, oso gauza gitxi aldatzen dirala batetik bestera. Ingurualde ederra da baina paraje arriskutsua da, antxina GPS eta radar barik ia ez zan inor sartzen, Archipielago Harriskutsua izenagaz zuten. Gu Manihi-ra baino ez ginan sartu, han 5 egun liluragarri igaro eta gero Tahiti-ra, Papeete uriburura hain zuzen be.

Baina hau guztia hurrengo hilean kontauko deutsuet. To be continued...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu