Egoi Urkiza: 'disfrutetan gagoz eten barik'
2009-02-27 14:52 Euskaldunak munduan2008ko irailaren 7an, Bermeoko portuan hasi zan Ragaine II, munduari itzulia (2008-2011) emoteko abenturea, aurretik, 14 etapa eta 26.600 itsas-milia. Panamara bidean atrapau doguz eta ondoko galdetegia egin detsagu Egoiri.
2008ko irailaren 7an, Bermeoko portuan hasi zan Ragaine II, munduari itzulia (2008-2011) emoteko abenturea, aurretik, 14 etapa eta 26.600 itsas-milia. Panamara bidean atrapau doguz eta ondoko galdetegia egin detsagu Egoiri.
1.- Honezkero, sei hilebete dira itsasoratu zinienetik. Zein da orain arte bizi izan dozuen momenturik ederrena? Sorpresarik hartu dozue?
Momentu ederrak, pila bat dagoz, saila da ederrena aukeratzea. Bat aukeratzekotan dordokakaz ur-azpian jolasten egon ginan momentua. Dordokak, ez ziran zooetako dordokak, dordoka libreak ziran eta eurekaz jolastea oso oso polita izan zan. Gure web-orrialdean Tobago Cays-en agertzen dira argazki pare bat. Sorpresak, sorpresak egunero daukaguz, egunero zehozer desbardina eta interesgarria gertatzen jaku
2.- Atlantikoa zeharkatzeko 20 bat egun behar izan zenduezan. Hori izan al da tarterik arriskutsuena? Zuona hain barku txikia izanda, arazorik izan dozue haizeagaz eta olatuakaz? Bildurrik pasau dozue?
Ez. Bildurrik ez dogu pasau, eta haizea eta olatuak 'normalak' izan ziran. Egun batzuetan (Gabon gauean berbarako) olatuak oso-oso handiak izan ziren (7-9 metro) baina belaontzia sendo joian, zuzen eta gogor. Atlantikoa gurutzatzea, danetara, 18 egun izan ziren eta lehengo 5 egunak eta azkeneko 5ak gogorrenak izan ziran; lehenego bostak: belaontzira ohitu arte, eta azkeneko bostak, barriz, heltzeko gogoa geunkalako.
3.- Bidaia berezia da zuona. Belaontzian zoaze baina lehorrean be egonaldiak egiten dozuez. Itsasoan, zelakoa da zuon egun normal bat? Eta lehorrean?
Itsasoan egun normal baten gehien egiten doguna relajatzea da, itsasoak ixten badesuku, jakina. Irakurri, jatekoa preparau, kafea edo tea edan..., eguzkia hartu, itsasoko uragaz dutxa bat hartu, musikea entzun, familiari mailen bat idatzi... Eta gauean‚ 'Guardiak' egin. Normalean 4 ordu lo eta 2 lan, baina lana ez da lana, gauetan itsasoa, zerua, ilargia, izarrak... begiratzea ezin da lan moduan hartu, disfrutetan zagoz eten barik, nahiz eta batzutan gogorra izan.
Lehorrean, barriz, gagozan tokia ahalik eta gehien ezagutzen saiatzen gara. Bertako lagunak egiten. Baina lo beti belaontzian egiten dogu, gure etxetxoa da eta.
4.- Barkuan hiru zoaze, kapitaina Andrius da, zure neska-lagunaren aita. Zelan konpontzen zarie? Intimidade faltarik igarri dozue?
Oso ondo konpontzen gara, orain arte arazo barik. Bai, kapitaina nire neska-lagunaren aita da baina nahiz eta belaontzia txikia izan intimidade faltarik ez dogu igarri.
5.- Orain arte familiaren bisitak izan dozuez Kanarietan eta Kariben. Momentu ederrak seguru. Hemendik aurrera espero dozue bisitarik?
Espero baietz, baina preparau egin behar dira. Baina argi eta garbi dagoana da orain ez dala hain erraza izango. Baina familia bisitan datorrenean, benetan, bikain pasetan dogu.
6.- Familiaren eta lagunen faltea igarriko dozue jakina baina barkuan neska-laguna eta aitaginarreba dozuz. Zelan konpontzen zarie?
Familia eta lagunen faltea beti igarten da. Baina eurekaz kontaktuan ahalik eta gehien egoten saitzen gara: e-posta bidez, weborrialdea, telefonoa...
Eta lehen esan deutsudan legez, belaontzian oso-oso ondo konpontzen gara, azkenean 'familia' bat gara eta normala dan legez, batzuetan hasarraldiak be izaten dira baina, oro har, ondo gabilz. Barkuko lanen harian, bakotxa bere betebeharrak ahalik eta ondoen egiten ahalegintzen da.
7.- Aurretiaz pentsautako ibilbidean aldaketarik egin dozue? Zergaitik?
Bai aldaketa batzuk egin doguz. Kabo Berde-ra adibidez ez geunkan pentsauta joatea, baina joan ginan. Bertako islak ikustera eta holan Atlantikoa gurutzatzea laburragoa zalako.
8.- Abenturan bete-betean zagoziela, munduan eta Euskal Herrian pasetan diran gauzak jarraitzen al dozuez?
Internet konekzinoa lortzen dogunean, begiradatxuren bat emoten deutsegu egunkariei, Athletic-en gorabeherak, ia Errege Kopea irabazten dauen... Eta krisiaren barri be izan dogu. Baina zeozer larria gertatu ezkero, familika eta lagunek dana kontetan deuskue.
9.- Non zagoze orain? Norantz zoaze?
Orain Kolonbiako kostaldean gagoz, Barrankilla ondoan. Panamarantz goaz, ahalik eta arinen Pazifikoan sartzeko asmoz. Panamako kanalean sartzea ez da bromea, 'papeleoagaz' eta burokraziagaz nahaste handiak sortzen dira baina honezkero ohituta gagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!