Yemen, Eritrea, Sudan eta Egipton zehar
2010-04-09 15:49 Euskaldunak munduanItsaso Gorria parebakoa da. Herrialdeak, koralak, jentea... Oso ondo pasau dogu eta, horrenbeste denpora lurralde musulmanetan egonda, Islamismoari buruz asko eta asko ikasi dogu. Lekurik bereziena Eritrea izan da, harrigarriena Egipto baina ikusgarriena itsasoko ura, milaka koloretako koralak eta basamortua.
Itsaso Gorria parebakoa da. Herrialdeak, koralak, jentea... Oso ondo pasau dogu eta, horrenbeste denpora lurralde musulmanetan egonda, Islamismoari buruz asko eta asko ikasi dogu. Lekurik bereziena Eritrea izan da, harrigarriena Egipto baina ikusgarriena itsasoko ura, milaka koloretako koralak eta basamortua.
KONBOIA: Dana ondo maitu zan, arazo barik, baina gasoil litro piloa erabilita! Piratak dagozala argi dago eta irratiz kargero handi baten 'MAY DAY' bat entzun genduan, baina guri arrantzale yemeniarrak baino ez jakuzan hurreratu arrain gozoak saltzeko amesagaz. Belontzientzat ez da oso leku arriskutsua. Arriskua egon badago, baina ez beste munduko hainbat lekutan baino handiagoa. Hurrengo batean Omanetik Yemenera joan behar badogu, ez dot uste konboi baten barruan joango garenik. Presino lar bizi izan dogu, paranoia lar eta leku eder asko ikusteko aukera barik geratu gara.
YEMEN: Aden eta bere inguruetan baino ez ginan ibili. Inoiz baino hobeto. Oso leku interesagrria da. Adeneko alde zaharra sumendi handi baten kraterrean eginda dago. Gameluz, astoz eta ardiz beteta dago uriburua. Janaria be parebakoa da eta dana merke-merke dago. Jentea oso atsegina da, beti dagoz laguntzeko prest. Yemenen gizonezko guztiak QAT-a jaten dagoz, Yemeneko narkotikoa. Guk probau dogu, natural-naturala da, bedarra! Egia esateko, ez da bape gozoa eta ez genduan ezer berezirik igarri. Baina Yemen Arabiar Herrialdeen artean fama handia dauka eta jente piloa oporretan etorten da bedar hori probetako. Milaka lagun egin genduzan, yemeniarrak, somaliarrak, dubaitarrak, Qatarrekoak eta, eurakaz, SISA (ur pipea) erreten genduan. Egun parebakoak izan genduzan eta, bertakoen poztasunanerako, gu joan aurreko egunean euria bota eban, gogor ganera! Bost urte ziran euririk egiten ez ebala! Dana urez beterik egon arren, bertako jendea pozez zoratzen egoan, jantzan eta kantuan.
ERITREA: Interesgarria, oso-oso interesgarria. Historian, beti egon dira beste lurralde baten menpean, Egipto, otomanoak, ingelesak, italiarrak, etiopiarrak... Baina orain Eritrea dira! Eta euren begietan lurralde libre baten bizi dirala eta horrek emoten deutsen poztasuna irakur daiteke. Munduko lurralderik pobreenetarikoa da, pobreena ez bada. Biztanleak oso gazte hilten dira. Baina lurralde ederra da. Magikoa. Inork ez dau ogerleko bat eskatzen, nahiz eta pobrezia oso gogorra izan. Bizitza osoa soldaduskea egiten emoten dabe, 17 urtetik 45era, gizonak zein emakumeak, danak soldata beraren trukean. Euren nekea usaintzeko kapaz gara, baina beti, beti, laguntzeko prest dagoz eta barre zabal bategaz arpegian! Pozez ganezka gagoz. Kontua da ze, Eritreara ez dirala belaontzi asko sartzen, 40 USD pagau behar diralako; baina hain hur egon eta geldialdirik ez egitea akats larria da, gero!
Gu Masawa-n (porturik garrantzitsuena), Asmara-n (uriburua) eta hainbat lekutan egon ginan. Autobus txiki batean joan ginan uriburura, bertako jenteagaz. Asmara 2.500 metroko altueran dago!
Basamortutik basora eta basotik ilargirako bidea egiten dozu Masawatik Asmarara joakeran. Ederra. Ugarte batzuetara be joan ginan, basamortu txikitxuen antzeko ugarteetara eta paraje horreek ez doguz sekula ahaztuko.
SUDAN: 'Koran' zatitxuak irakurri euskuezan, Islam-aren legeak irakatsi, musulman mueta desbardinak... Eta hori guztia bertako kafe 'indartsua' edaten genduan bitartean! Bertako kafea parebakoa da. Port Sawakinen gelditu ginan baina autobusez Port Sudan eta inguruak ezagutu genduzan. Afrikako herrialderik handiena da eta, arlo politikoan, hainbat lurraldegaz ditue arazoak. Eritrea baino pobreagoa dala emoten dau baina ez da holan. Nahiko zikin dago eta Eritreatik etorrita (garbi baino garbiago), zikintasunak begietan min egiten dau. Halanda be, bertako koralak sano ederrak dira!
ITSASO GORRIA: Nabigatzeko oso itsaso txarra eta gogorra da. Haizea ia beti dago kontra eta indartsu. Baina, akaso, orain arte ikusi doguzan itsasoetatik ederrena da. Basamortuaren erdian ur urdin argien artean ibiltea zoragarria da. Ur azpian, bestalde, mundu paralelo bat dagoala esan geinke: milaka koloredun koralak, arrainak, izurdeakaz olgetako aukerea, manta raya erraldoien artean ibili ahal izatea, marrazoak, gauez ura floreszente bihurtzen danean planktonaren eraginez... Zoragarria. Urpekarien amesa da, baita gurea be, eta inoiz barriro etorriko garela uste dot.
EGIPTO: Berandu idaztearen zergaitia nire gurasoen bisitea izan da. Sentiduten dogu, parkatu, baina ahaztu egin jakun idaztea ze Egipton gengozala nire gurasoak etorri ziran eta eurakaz ibili gara hara eta hona.
Egiptoko abenturea ez zan lar ondo hasi: 6 egun hegoaldeko badia batean (Sharm Luli) preso egon ginan itsasoaren eta haizeen bildur, gure Ragaine II ontzia hareazko menditxu bat bihurtu zan arte (hareazko ekatxen erruz). Baina, azkenik, nire gurasoak ikusteko gai izan ginan (Port Ghalib) itsasoaren eta haizeen kontra 37 orduz burrukatzen egon ondoren.
Familiagaz Nilo ibaia Hegoaldetik (Abu Sinbel) ia iparraldera arte (Kairo) egin genduan hainbat lekutan geldialdiak eginaz (Aswan, Edfu, Luxor...). Kotxez, trenez, gameluz, zaldiz, felukan (bertako belaontzia)... ibili gara eta oso ondo pasau dogu faraoien herrialdean. Ez gara orain templu, papiro, alabastro edota piramideei buruz idazten hasiko baina primeran egon da eta asko ikasi dogu.
Egiptoko akatsik azpimarragarriena, batez be leku turistikoetan, egipziarrak eurak dira. Oso astunak dira, beti eskean eta, sarritan, modu txarrean. Saltzaile lar agresiboak dira, beti BAKSHEES (propinatxua)-ren zain eta zeozer gehiago hartzeko amesagaz. Horreek bai dirala piratak eta ez somaliarrak! Egipziarrak ez doguz sekula jente maitagarri moduan gogoratuko.
Eta orain Suez eta Esmalya tartean gagoz Suez-eko Kanal famatua motorrak martxan zeharkatzen, belakaz galarazota dagoalako.
Hurrengora arte, eutsi gogor!
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!