Indonesiako azken ugarteak, Singapore eta Malaysia

Egoi Urkiza 2009-12-04 10:25   Euskaldunak munduan

Hilebete honetan Indonesiako azken ugarteak, Singapore eta Malaysia bisitau doguz. Baina batez be Malacca-ko pasabideak harritu gaitu. Intesgarriena jentea, kultur nahastea, eraikuntzak, baso sakona... Miloeka gauza daukaguz kontetako.

Hilebete honetan Indonesiako azken ugarteak, Singapore eta Malaysia bisitau doguz. Baina batez be Malacca-ko pasabideak harritu gaitu. Intesgarriena jentea, kultur nahastea, eraikuntzak, baso sakona... Miloeka gauza daukaguz kontetako.

Indonesian, azkenean, papel ofizialak konpontzea lortu genduan! Belitun ugartean izan zan, Tanjunpandan izeneko uriburuan. Uri arrantzalea da, danek daukie egurrezko ontzi bat arrantzan joateko. Jenteak oso harrera ona egin euskun, akaso lehengo atzerritarrak ginalako bertara ailegetan? Inoiz ez dogu ahaztuko Darian-en laguntzinoa, oso tipo jatorra.

Indonesia-tik Malaysia-ra joteko amesa geunkan, gero Singapore-ra autobuses edo motor-ontziz joateko (Singapore-n sarrera-urtera papel ofizialak egitea oso-oso garestia dalako), baina gau bat Singapore-n pasau behar izan genduan. Malaysia-tik Singapore-ra joateko zubi bat egoalakoan gengozan, baina zubia ez da zubia, errepide bat da, eta belaontziz ezin da kurutzatu; Caseway errepide madarikatua!

Singaporen gau bat egin genduan baina ilegal moduan, papelik bete barik eta goizeko lehen argiagaz arin-arin Malaysia-rantz jo genduan. Singaporeri buruz berba egin aurretik, esan beharra dago pasabidea ez dala gauza erraza, trafiko handia dago eta kriston korronteak. Malacca-ko pasabidean legez, gu txiki-txikiak ginan ontzi erraldoien artean!

Singapore. Hau bai ugarte eta uriburu garbia. Garbitasuna da gehien igarten dana. Uria ikaragarria da. Bilbo-ko BBVA eraikina txabola bat izango litzateke hemen! Dana da erraldoia! Egun bi egon ginan eta oso ondo pasau genduan.

Malacca-ko pasabidea. Gogorra izan zan, trumoi eta tximistez betea, miloeka ontzi erraldoi eta miloeka arrantzale argi barik, ez da erraza bertan belaontzian ibiltea baina orain, atzera begira (Lankawi, Malaysia-ko azken artxipielagoan gagoz), ez dogu hain gatx ikusten! Baina oso gogorra izan zan.

Malaysia-n hainbat lekutan egon gara: Johor, Port Dickson, Port Klang, Kuala Lumpur, Batu Caves, elefanteen laguntzinorako zentro batean... Singaporen moduan, hemen musulmanak, budistak eta hinduistak armonian bizi dira. Harrigarria da 20 metro koadrotan tenplu budista bat, mezkita bat eta tenplu hinduista bat ikustea! Eta batzuetan, eleiza katoliko bat be bai!

Miloeka gauza daukaguz kontetako Malaysia-ren inguruan baina oraingo honetan gure bizimodua deskribiduko dogu.

Australiatik, Rasyta, Andrius eta ni baino ez gagoz belaontzian. Oso bizimodu erraza daukagu. Gogorrena gauean egin behar diran guardiak dira, baina gero, egunean zehar, beti egiten dogu loalditxuren bat. Ohituta gagoz holan biziten, eta asko gustetan jaku. Normalean Rasytak preparetan ditu armozua, bazkaria eta afaria, baina ez beti... Niri be asko gustetan jat jatekoa preparetea baina Rasyta ni baino hobea da horretan, eta Andrius baino miloeka bider hobea!

Hiruron arteko alkarbizitzea oso lasaia da, lantzean behin, familia guztietan legez (10 metroko belaontzi batean!) bronkaren bat egon arren. Eta Rasyta eta nire arteko hartu-emonak polito doaz, inoiz baino hobeto.

Orain Rasytaren eta Andriusen familia etorri da bisitan eta Thailandian nire gurasoak etorriko dira. Hasieran, bateren bat bisitan etorrenean, ez zan erraza izaten. Egunerokotasunetik eta normaltasunetik ataraten zaitue, lar arduratzen zara eta estres apurtxu bat sortzen dau bisitariak pozik izateko nahiak. Baina egun pare bat pasau ostean, egoerea normaldu eta estresa desagertu egiten da.

Itsaso barruan gagozanean, normalean gehien egiten doguna irakurtea da. Danetarik irakurten dogu. Liburuak, aldizkari zaharrak, egunkari zaharrak eta, batez be, gida nautikoak eta lurralde barrien ganeko informazino-txostenak, momentuoro irakurten gagoz ahalik eta informazino gehiago izateko hurrengo lurraldera heldu aurretik.

Andrius motorraren arduraduna eta kapitaina da; Rasyta nabigazino arduraduna -Andrius eta nire laguntzinoagaz-, almirantea eta belaontziko erregina; eta ni, langileena, belen arduraduna, kasko eta helizearen garbitasunaren arduraduna (ur azpian sartzen dana), aingurearen arduraduna eta Andrius eta Rasytaren laguntzailerik onena, jejejeje.

Oso-oso ondo pasetan gagoz. Abentura polita biziten gagoz eta, akaso, gauza txar bakarra hau da: oso denpora laburrean pilo bat leku ikusten gagoz eta gurago izango geunke denpora gehiago izatea baina, horretarako, diru gehiago behar da eta, egia esateko, azken hori ez daukagu sobran.

Datorren hilean, gehiago. Ondo izan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu