Kabo Berdetik Barbadosera. Atlantiko osoa. Gabon Gaua uretan
2009-01-07 13:26 Euskaldunak munduanKabo Berde: belaontzian eretxi desberdinak dagoz: Atlantikoa gurutzatzea -luzeegia eta gogorra- ala Barbados -aldizkarietako Karibe liluragarria-.
Gure benetako abenturea hasita dago, eta oso ondo hasita, ganera. Kabo Berdera abenduaren 1ean heldu ginan, Sao Vicente ugartera, Mindelo uriburura. Kanarietatik Kabo Berdera 8 egun izan ziran. Egunero eguzkiak gogor berotzen eban. Jateko, beti arraina: gitxienez arrain bat arrantzatzen genduan egunean zehar, baina ia-ia beti iluntze aldera. Bidaia oso polita izan zan eta aitatu beharra dago gau batean 5,5 Kg.-ko txibia bat atrapau gendula (2 egun jarraian txibia jaten, belaontzian hozkailurik ez daukagu eta).
Kabo Berdeko Sao Vicente ugartea oso leku polita otu jakun Rasytari eta niri. Jentea oso lasai eta umoretsu bizi da, nahiz eta ia-ia ezer ez euki. Bai, egia da momentu oro kaletik dirua eskatzen dabela eta batzuetan nahiko astunak izaten dirala, baina errespetuz egiten dabe.
Kabo Berdeko beste 2 ugarte gehiago ikusi genduzan baina Sao Vicente bertatik (Izaro Lagatik ikusten dan moduan). Arrazoia: ugartean, administrazino-kontuak astunegiak dira, portuko polizia, imigrazino-polizia.. polizia guztietatik pasau behar da eta, beste ugarte batetara joan ezkero, prosezu osoa errepetidu. Rasyta eta biok ugarteko beste puntara arte joan ginan autobusez (furgoneta txiki-txiki bat zan), Calhao herrira arte. Herriak ez eukan beste munduko ezer baina bidea izugarri polita iruditu jakun: ugartea, kanariar ugarteak legez, bolkanikoa da, baina koloreak guztiz desbardinak dira. Kanariar ugarteak baltzak dira eta, hau, gorria baino gorriagoa eta palmeraz josita.
Abenduaren 7an, eguerdiko 13:50ean, bagoaz, Atlantiko osoa gu itxaroten, bagoaz Guayanako Georgetown portura. Hasieran, amesa Brasilera, Guayana Frantsesara, Surinamera eta gero Guayanara joatea zan, baina hori eginda, Karibean egoteko denpora asko murrizten zan. Beraz, Guayanara baino ez joatea aukeratu genduan. Itsasoan 18 egun eta pare bat ordu izan ziran.
Atlantiko barrenean ia-ia beti haizeak belaontziko eperditik joten eban eta, spinakerrik ez daukagunez, aurreko bi belak tximeleta moduan ipinita 2200 itsas-miliak egin genduzan.
Arrantzan fin ibili ginan: urraburu edo dorada piloa (15 baino gehiago), atun bat, eta barrakuda antzeko 2 suge-arrain. Egun batean tiburoi txikitxu bat be atrapau genduan baina guk baino indar gehiago eukan eta sokea apurtu eban.
Itsasoan 15 egunez egon ostean, ez ginan kapazak izan Guayanaren ganeko informazino zehatzik topetako eta, Kapitainagaz batera, zuzenean Karibera joatea erabagi genduan, Barbadosera. Ailegetako 3 egun gelditzen ziranean, belaontzi Kanadiar baten deia jaso genduan, mastea apurtu ebala eta ia diesel litro batzukaz laguntzeko prest gengozan. Jakina, laguntzeko prest beti gagoz, zelan ez. Non egoan esateko 15 orduz itxaroten egon ostean, azkenean gure laguntzinorik barik aurrera egiteko kapaz izan zan, AEBetako tanker bat (gasolindegi-itsasontziak) laguntzera joan jakolako. Kanadiar belaontziaren zain egoteagaitik, Gabonak itsaso barruan pasau genduzan, bestela Barbadosen izango ginan.
Gabonak oso bereziak izan ziran. Sekula ez neban amestu holako Gabonak izatea. Faltan bota neban gauza bakarra nire familia izan zan.
Karibeko beste istorio guztiak hurrengo hilebeterako itxiko doguz, baina, aurrerapen legez, esan neike ugarte guztiak benetan liluragarriak dirala.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!