Niue-rako bidean, Palmerstonen oso-oso ondo pasau ostean

Egoi Urkiza 2009-06-25 11:36   Euskaldunak munduan

Palmerston Itsaso Barearen erdian dagoan atoloi oso txiki bat da, erabat isolatuta bizi dira!!!! Baina magikoak, maitagarriak... Adjetibo positibo guztien nahaste bat dira!!! Herrian 56 persona baino ez dira bizi. Autogobernu bat daukie, nahiz eta Cook Uharteen parte izan.

Itsaso Barean emon dogun azken hilebete hau bidaiako politena izan da. Bora-Boran (Society Uharteak) primeran eta Palmerstonen (Cook Uharteak) inoiz baino hobeto, astebetez herri txikiko bizitzaren partaide izan ginan.

Frantziar Polinesia Bora Bora uhartean amaitu genduan. Orain ondo ulertzen dogu uharte honen famearen zergaitia, ikusgarria baino ikusgarriagoa da, oso-oso polita. Uhartea azaltzea lelokeria bat da, Interneten miloeka argazki dagoz eta gure webgunean be bai. Bertan astebete emon genduan eta paradisurik inon bada, hauxe da bat. Uharte barruan hara eta hona mobiduteko, lurretik: autostopean eta oinez; uretatik: txintxorroan eta uger.

Irla bi zatitan banatuta dago, bertako jentea eta super High-Class Hotelak. Oso gitxitan (ia inoiz) alkartzen dira, eta akaso hau arrazoi handi bat da bertako jentearen belaontzietako jenteagazko tratuan. Beti laguntzeko eta zeozer eskaintzeko prest dagoz. Tahitianoz edo frantsesez bakarrik berba egiten dabe eta, beraz, guk eurekaz ezin gara alkar ulertu (belaontzian inork ez daki frantsesez!!!!) baina Tahitiar apur bat ikasi dogu:

- Eskerrik asko: MAURURU ROA
- 3 ogi barra mesedez: EEE TORU FRAGUA
- Bihar: ANANAHI

Alkarregaz barre asko egin genduan, eta Tahitiarrez egiten genduzan ahaleginakaitik bertakoek aparteko tratua eskaintzen euskuen.

Uhartean pilo bat ibilaldi egin genduzan, baina bi nabarmenduko neukez; lehenengoa, uharte txiki-txiki batera txintxorroan egindakoa. Uhartetxoan 10 bat persona bizi dira eta bertan eurekaz uretan orduak egin genduzan koloredun arrain eta manta erraldoien artean. Bigarrena, Bora Borako mendirik altuenera egindakoa. 700 metro gitxi gora behera ziran, baina oso oso gogorrak, sokak be behar-beharrezkoak ziran, lokatzez eta bedar berdez betetako hatx bolkanikoan gora joateko. Tontorrean ikusten ziren bistak harrigarriak ziran: Ozeanoaren uraren urdin kolorea zurira aldatzen koralezko arrezife erastunaren eraginez, beste hainbat motu (irla) txiki eta atoloi... Amesa... Paradisua... Sekula ahaztuko ez dogun bistea.

Bora Bora-tik Cook Uharteetako Palmerston-era joan ginan. Zazpi 7 egun izan ziran oso itsaso gogorra tarteko baina Palmerstonen egondako 5 egunak, benetan merezidu izan eban.

Palmerston Itsaso Barearen erdian dagoan atoloi oso txiki bat da, erabat isolatuta bizi dira!!!! Baina magikoak, maitagarriak... Adjetibo positibo guztien nahaste bat dira!!! Herrian 56 persona baino ez dira bizi. Autogobernu bat daukie, nahiz eta Cook Uharteen parte izan. Irlaren izena Palmerston abizena eban marinel batek topau ebalako da baina inor ez zan bertan bizi Inglaterrako William Masters, balea arrantzalea, bertara bere 3 emazteakaz joan arte. Emazteen artean tirabirarik ez egoteko irla 3 zatitan banatu eban, emazte bakotxak bere lur zatitxoa paradisuan eukiteko!!! Gaur egun banakuntza beretsua dago baina 3 familia nagusiren artean; familiako gizonik zaharrenek, familiako arduradunek (jaubeek), parlamentua osotzen dabe eta 3 urtetan behin alkatea aukeratzen dabe.

Gu Palmerstonera heldu ginanean, Bob, Palmerstoneko alkatearen familiaren parte bihurtu ginan. Euren ohitura bat da inguratzen diran belaontziak familiako parte moduan hartzea, familia bakotxari belaontzi bat jagoko, aurten gu 7. belaontzia gara. Bertako familiarekin bizi zara (nahi izan ezkero, belontzian lo egiten dozu), jatekoa eta edatekoa emoten deutsuue, baina horren truke eurekaz lan egin behar da. Garbigailuak, tostadorak, generadoreak, DVD-ak... konpontzen saiatu, eskolako umeakaz futbolean olgau, janaria preparau, kokoak pilatu, txarriei jaten emon, eurekaz arrantzan joan...

Atoloi honetan garrantzitsuena ParrotFish-aren arrantza da. Oso arrain berezia eta polita da. Hamalau mueta desbardin dagoz eta politena urdin-more-hori-berde koloreduna da. Arrain hau gero Zelanda Barrian, Australian eta Frantzian saltzen da eta holan dirua lortzen dabe. Dirurik uhartean ez dabe erabilten, trukea da erabilten dabena eta arrain salmentatik ataraten daben dirua Rarotonga-ko (Cook Uharteetako irla printzipala) bankuan daukie. Eurekaz arrantzan joan ginanean 65 kg. arrain atrapau genduzan!!! Eta ze ondo pasau genduan!!!

Palmerstonen bi gauza aitagarri pasau jakuzan: lehenengoa, 4 marrazo eta manta bategaz batera urazpian egon ginala eta, bigarrena, ia gure abenturearen amaierea izan zala!!! Bai... bai. Boia bateri lotuta gengozala sokea apurtu egin zan eta eskerrak kapitaina belaontzian egoala... Bestela... Kaput... Agur bidaia... Agur belaontzia... Zorionez, ez zan zer pasau eta abentura barrien zain gagoz.

Baina amaitu aurretik zeozer esan behar dogu: ESKERRIK ASKO PALMERSTON HERRI OSOARI ZARIEN MODUKOAK IZATEAGAITIK, EZ ALDATU, MESEDEZ. MAGIKOAK ZARIE, MUNDUAN ORAIN ARTE TOPAU DOGUZAN PERSONARIK ONENAK ETA BEREZIENAK. ESKERRIK ASKO, BIHOTZ BIHOTZEZ. BARDIN JARRAITU.

Abenturea bertatik bertara jarraitzeko:

www.ragaine2.com/eu

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu