Kanariar irlak atzean itxi eta Kabo Berde-rako bidean
2008-12-02 14:39 Euskaldunak munduanEgonaldi luzea egin dogu Kanarietan eta, ganera Rasyta eta bion senitartekoak izan doguz lagun. Egun zoragarriak izan dira. Baina orain hasi da benetako abenturea.
Hemen, bai hemen, argi eta garbi daukagu orain hasten dala gure benetako abenturea. Atzo goizean azkenengoz hitz egin genduan gure familia eta lagunekaz. Hurrengo deia ez da gure eskuko telefonotik izango, hor nonbait erositako telefono dei merke horreetarako txartel bat tarteko egindakoa izango da. Orain momentuan ni idazten nago, baina minutu batzuk barru salbamendurako (SOS) motxilea preparau beharko dogu. Motxila barruan: janaria, ura, medikamentuak, suziri batzuk, arrantza egiteko tresnaren bat, linternea, holako gauzak... Protokolo hutsa. Giro honetan, danok prest gagoz Kabo Berdera heltzeko eta gero Atlantikoa zeharkatzeko. Oraindino 7 edo 8 egun beharko doguz bertara (Kabo Berde) heltzeko (703 milia nautiko).
Kanariar irlak. Sekulako eguraldia, egunero eguzkia gure buru gainean, kriston eguraldia izan dogu. Kanariar irletan gitxi gorabehera irla guztiak ikusi doguz, ez gara La Palma eta El Hierro-n egon baina beste guztietan egunak edo askotan asteak igaro doguz. Danetara, kanariar ugarteetan hilebete eta erdi egon gara. Gure kanariar bizitza La Graciosan hasi eta Tenerifen amaitu da baina tartean Lanzarote, Isla de Lobos, Fuerteventura, Gran Canaria eta Gomera ikusi doguz. Milaka istorio daukaguz irla bakotxeko portu bakotzean baina batez be La Graciosa eta Isla de Lobos-i buruz berba egingo dugu, gehien gustau jakuzanak dira eta.
La Graciosa. Gure lehenengo ugartea izan zan, Maroko atzean itxi ostean paradisu honetara heldu ginan. Irla oso txikia da, egia esateko irla osoari bueltea emoteko 9 ordu baino ez dira behar oinez. Rasyta eta biok buelta osoa emon geuntsan eta sekulako isla bolkaniko ederra da. Irlak hiru sumendi ditu, erdian daukana 300 metrokoa, ikustekoa. Irlako iparraldean daukan hondartzatxua Leonardo Di Caprioren 'The Beach' filmeko hondartza emoten du. Paradisua paradisua da, guk bertan gauero, herrian edo mikro herrian dagoan hondartza txiki batean egiten genduan lo Lanzaroteko hatxetara begira.
Isla de Lobos. Hau bai benetan txikia eta berezia. Irlak pila bat ur gaziko ugerleku txiki ditu eta bertan bainu bat hartzea ezinbestekoa da. Hemen be sumendi bat dago, 200 metrokoa gitxienez. Irla honek Donostiko La Concha moduko hondartza bat dauka baina askoz txikiagoa. Esan behar da irla honetan La Graciosan ez bezela ainguratuta egon ginala eta, beraz, egunero irlara heltzeko gure txintxorro ederrean joan behar ginala.
Edozelan be, ezelako duda barik Kanariar irletan gehien gehien gustau jakuna gure familiaren bisitea eta eurekaz igarotako denporea izan da.
Oraingoz, besterik ez. Hurrengorarte, badakit hau oso eskasa izan dala baina hurrengoa gogor dator, Kabo Berde, Atlantikoa zeharkatzea, Gabonak ozeano erdian... jarraitu, jarraitu gure arrastoan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!