'Homofobiaren aurpegiak' izeneko erakusketea egongo da ikusgai bagilean Ondarroan

Bizkaie! 2010-06-10 14:57

Ondarroako Udaleko Emakumeen Bardintasunerako Kontseiluak askatasun sexuala aldarrikatuko dau bagilean, hilaren 28a Askatasun Sexualaren Nazinoarteko Eguna dala aprobetxauta. Oraingoan, 'Homofobiaren aurpegiak' izeneko erakusketea antolatu dau Lea-Artibaiko EHGAMegaz batera, bagilaren 12tik 28ra arte, Kofradia Zaharrean.

EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mobimentuak 30 urte baino gehiago daroaz heterosexismoaren alde burrukatzen eta gay, lesbiana eta transexualen alde lanean.

'Denpora horretan gauza asko aldatu dira, duda barik. Halanda be, homofobia, lesbofobia eta transfobia adierazpenak eta jarrerak oraindino be emoten dira, eta horreek salatzeko eta arazo horretan sakontzeko, EHGAMegaz batera erakusketa hau antolatu da, fobia horreei buruzko zenbait alde erakutsiz', azaldu dabe.

Erakusketarako ehun bat kasu aukeratu dira, garai eta inguru desbardinetakoak eta bere garaian hedabideetan oihartzun handiagoa edo txikiagoa izan ebenak. Dokumentautako kasu honeek zenbait egoera, jarrera eta adierazpen homofobo, lesbofobo eta transfobo islatzen ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu