Kultura errumaniarra nagusi Berrizen

Bizkaie! 2010-06-10 11:25

Inmigrazino Kontseilutik Kultura arteko topaketea errepetiduteko beharrizana ikusi da, aurreko urteetan egindakoari jarraituz. Berrizen kultura desbardinetako pertsonak bizi dirala kontuan hartuta, alkar ezagutu eta hartu-emonetan jarteko gunea izango da topaketa hau.

Datorren domekan, bagilak 13, Berrizburun kultura arteko topaketen bosgarren edizioan, kultura errumaniarra izango da protagonista.

Inmigrazino Kontseilutik Kultura arteko topaketea errepetiduteko beharrizana ikusi da, aurreko urteetan egindakoari jarraituz. Berrizen kultura desbardinetako pertsonak bizi dirala kontuan hartuta, alkar ezagutu eta hartu-emonetan jarteko gunea izango da topaketa hau. Ekimena berriztar guztiei zabalik dago.

Aurten egitaraua diseinaukeran Errumaniako herrialdeari aparteko garrantzia emon jako. Hau da egitaraua:

11:00-13:00 Kultur ekintzak: henna tailerra, Moldova musika taldearen emonaldia, Errumaniako jantzi tradizionalen desfilea, Errumaniari buruzko erreportajea.
12:00-13:00 Kultura diferenteetako jatekoen dastaketa, batez be errumaniarra.
14:00 Bazkari herrikoia.
16:00 Musikea eta jantzak.


1.- Helburu nagusiak

- Inmigrazinoari buruzko gaietan herritarrak sentsibilizetea.
- Kultura desbardinetako pertsonen arteko hartu-emonak sustatzea, alkarregaz antolatutako ekintzak indartuz eta kultura arteko esperientziak trukatu ahal izateko.


2.- Helburu zehatzak

- Herritarrei espazio bat emon etorkinen esperientziak hurragotik ezagutzeko: ohiturak, kultura, beharrizanak…
- Berriztarren eta etorkinen arteko hartu-emonak sortzea.
- Berrizko herri-bizitzan etorkinen parte-hartzea bideratzea, eta paper garrantzitsua izatea.
- Kultur arteko komunikazinoa erraztuko daben sentipen baikorrak erraztu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu