Euskereari buruzko jardunaldiak Berlinen bagilaren 14an eta 15ean
2010-06-11 10:43 Euskerea berbagaiAizpea Goenagak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Sailburuordetzea ordezkatuko dau eta, Etxepare Institutuko zuzendariagaz batera, beste zenbait euskal ordezkari be izango dira Berlinen: Mari Jose Olaziregi Euskal Herriko Unibersidaddeko irakaslea, Arantxa Urretabizkaia eta Harkaitz Cano idazleak eta Ruper Ordorika musikaria.
Freie Universität Berlin unibersidadeko Filologia Erromanikoko Institutuak antolatu dauen euskereari buruzko topaketea datorren astelehenean, hilak 14, hasi eta martitzenera bitartean izango da. Aizpea Goenagak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Sailburuordetzea ordezkatuko dau eta, Etxepare Institutuko zuzendariagaz batera, beste zenbait euskal ordezkari be izango dira Berlinen: Mari Jose Olaziregi Euskal Herriko Unibersidaddeko irakaslea, Arantxa Urretabizkaia eta Harkaitz Cano idazleak eta Ruper Ordorika musikaria.
Jardunaldiak datorren astelehenean hasiko dira, eta bertaratutakoei ondo etorria emoteko ardurea Uli Reich Freie Universität-eko Filosofia eta Letren Fakultateko dekanordeak, Ulrike Schneider Freie Universität-eko Filologia Erromanikoko saileko zuzendariak eta Aizpea Goenagak berak izango dabe.
Egitaraua
Astelehena, bagilak 14
• 10:00. Ondo-etorria.
◦ 10:10. Uli Reich (Freie Universität-eko Filosofia eta Letren Fakultateko dekano-ordea).
◦ 10:20. Ulrike Schneider (Freie Universität-eko Filologia Erromanikoko saileko zuzendaria).
◦ 10:30. Aizpea Goenaga (Etxepare Institutuko zuzendaria).
• 11:00. Theo Vennemann-en (Municheko Ludwig-Maximilians Unibersidadea) berbaldia: Euskerearen ezaugarriak mendebaldeko Europan: egitura eta lexikoa.
• 12:00. Bernhard Hurch-en (Graz-eko Unibertsitatea) berbaldia: 'Humboldtengandik Schuchardtengana: XIX. mendean alemaneraz idatzitako
euskal kulturea'.
• 15:00. Mari Jose Olaziregiren (Euskal Herriko Unibertsitatea) berbaldia: 'Euskal literaturearen bilakaerea Europan'.
• 16:00. Irakurketa literarioa Harkaitz Cano eta Arantxa Urretabizkaiarekin.
Martitzena, bagilak 15
• 10:00. Martin Haase-ren (Bamberg-eko Unibersidadea) berbaldia: 'Hizkuntzen arteko hartu-emonak: euskerea'.
• 11:00. Georg Kaiser-en (Konztanz-eko Unibersidadea) berbaldia: 'Euskerearen alde sintaktikoa'.
• 12:00. Mahai-ingurua: 'Euskerearen garrantzia hizkuntza-alorrean'. Parte-hartzaileak: Theo Vennemann eta Georg Kaiser. Moderatzailea: Guido Mensching.
• 15:00. Mahai-ingurua: 'Euskaraz idatzi, alemanez irakurri. Itzulpengintza'. Parte-hartzaileak: Harkaitz Cano eta Arantxa Urretabizkaia. Moderatzailea: Mari Jose Olaziregi.
• 16:00. Ruper Ordorikaren musika emonaldia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!