Eusko Ikaskuntza- Euskadiko Kutxa saria, Joxerramon Bengoetxearentzat

Bizkaie! 2010-06-10 12:05   sariak-autortzak

Eusko Ikaskuntza - Euskadiko Kutxak Joxerramon Bengoetxeari Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria emotea erabagi dau euskal kultura eta erakundeakazko azaldutako konpromisoagaitik.

Eusko Ikaskuntza - Euskadiko Kutxak Joxerramon Bengoetxeari Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria emotea erabagi dau euskal kultura eta erakundeakazko azaldutako konpromisoagaitik. Zuzenbidean doktoratua, EHUko irakaslea da egun, eta Europako erakundeetan egin dauen lana eta, ondorioz, euskal gizartea gai eta erronka europarrez kontzientzietako egindako ahalegin garrantzitsua goraipatu ditue.

Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriaren kulturearen garapenean lagundu dabenen lana saritzen dau 1995etik eta, aurten, Bengoetxearen curriculum akademikoaren distira eta zuzenbidearen teorian eta filosofian, zein europar kontuetan eginiko ikerketak hartu ditue aintzat.

Epaimahaia Eusko Ikaskuntzaren jarduera-eremu geografikoko zazpi unibersidadeetako erretoreek osotu dabe, baita Jose Maria Muñoa erakundeko presidenteak eta Juan Manuel Sinde Euskadiko Kutxako zuzendariak be. Kontuak kontu, 20.000 euro jasoko ditu Bengoetxeak, udagoienean Donostian egingo dan ekitaldian.

Bengoetxea Irunen jaio zan 1963an. Zuzenbidean doktorau zan Edinburgh-eko Unibersidadean eta 1998 eta 2001 artean, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko sailburuorde (EA) izan zan Lakuako Gobernuan. Gaur egun, Zuzenbidearen Teoria, Soziologia eta Zuzenbidearen Filosofia eta Europar Zuzenbideko irakaslea da EHUn. Horrezaz gan, EHUko Zuzenbidearen Soziologiako Doktoretza programaren koordinatzailea eta hainbat ikastaro, diploma eta masterretako Europar Zuzenbide eta Europar Integrazioko irakaslea be bada.

Julio Caro Baroja izan zan Eusko Ikaskuntzaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria jaso eban lehenengoa 1995ean. Ordutik, ondokoak izan dira saria irabazi dabenak: Alvaro d´Ors Perez Peix, Luis Villasante Kortabitarte, Jesus Altuan Etxabe eta Juan Plazaola Artola, Eduardo Chillida Juantegui, Miguel Artola Gallego, Juan Garmendia Larrañaga, Bernardo Atxaga, Gurutz Jauregi, Juan San Martin Ortiz de Zarate, Nestor Basterretxea, Maite Lafourcade, Gregorio Monreal Zia, Daniel Innerarity Grau eta, igaz, Javier Elzo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu