Esne Beltzaren bigarren lanaren definizinoa: 'basque, global, rebel and roots'

Bizkaie! 2010-06-09 15:52   Musikea

Berba horreek erabili ditu Baga-biga diskoetxeko ordezkari Ritxi Aizpuruk Esne Beltza taldearen azken diskoa, Noa, definiduteko. Halanda be, autortu dau 'bigarren disko hau definidutea oso gatxa da, kantei izena, deitura, generoa... jartea ez da erraza'.

Berba horreek erabili ditu Baga-biga diskoetxeko ordezkari Ritxi Aizpuruk Esne Beltza taldearen azken diskoa, Noa, definiduteko. Halanda be, autortu dau 'bigarren disko hau definidutea oso gatxa da, kantei izena, deitura, generoa... jartea ez da erraza'. Taldekideek (Xabi Solano, Zigor Lampre, Sergio Ordoñez, Pello Gorrotxategi, Aitor Zabaleta, Iban Zugarramurdi, Jon Mari Beasain, Aritz Llonbide, Jon Elizalde eta Jon Garmendia) helburu nagusi bat daukie lan honegaz: musika alaia egitea. Horretarako, hainbat estilo buztartzen ditue, trikia, dancehall, reggae, disko-ska, cumbia, korridoak, soul, rap eta beste horrenbeste, kolaboratzaile-zerrenda luzeagaz munduan zehar (Mexiko, Japonia, Bairut..) grabautako kantatan.

'Lan asko egin dogu, danon artean, eta pozik gagoz emoitzagaz', adierazo dau taldeko buru Xabi Solanok. 'Orain dala urte bi hasi ginan kantak grabetan, Japonian, Fuji Rock jaialdira joan eta bertako musikari batzuen ekarpena grabauta'. Hamazazpi kantaz osotutako lanean, aurtengo Kilometroak jaialdiko kantea topauko dogu, 'Hona bostekoa'. Berbei jagokenez, hainbat gai jorratzen ditue, etorkinak eta ume-jokoak, kasurako.


Hogeta hamar kontzertu inguru udan

Esne Beltzak hainbat kontzertu ditu aurreikusita aurtengo udarako, hogeta hamar inguru. Bariku honetan, bagilak 11, Hernanin hasiko dira eta, ondoren, Barakaldon, Santutxun, Otxandion, Villabonan, Zarautzen... Horrezaz ganera, urrunagorako bada be, abenduaren 3an Durangoko Plateruena Kafe Antzokian kontzertu berezia eskainiko dabe kolaboratzaile guztiakaz. Aurrerantzean, ganera, 'bidaiatzen hasi eta atzerrian kontzertuak emotea da gure amesa'.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu