Gaztelania inposatzen daben 500 xedapen

Erramun Osa 2010-06-11 11:37   Euskerea berbagai

Franko hil osteko demokrazia-aldian, 2009ko abenduaren hogeita hirua arte, askotan isilpean eta etenik barik, 500 Agindu, Errege Dekretu, eta abar jarri dira indarrean Espainian jardun-eremu desbardinetan, gaztelaniaren presentzia ez eze, haren erabilerea be ziurtatzeko, behartzeko.

Franko hil osteko demokrazia-aldian, 2009ko abenduaren hogeita hirua arte, askotan isilpean eta etenik barik, 500 Agindu, Errege Dekretu, eta abar jarri dira indarrean Espainian jardun-eremu desbardinetan, gaztelaniaren presentzia ez eze, haren erabilerea be ziurtatzeko, behartzeko.

Agindu horreetako askok eremu pribatuan erabili beharreko hizkuntzeari, gaztelaniari, egiten deutse erreferentzia zuzena, besteak beste, kontsumitzaileek eta erabiltzaileek jasoten dituen zerbitzu eta produktuei buruzko informazinoa (prospektuak, etiketaia,...) gaztelaniaz -gitxienez- jaso behar dituela... doguzala, ezarriz. Aitatu aginduak urte honeetan guztietan Estaduko bi alderdi nagusiek ezarri ditue, bakotxak Estaduan gobernu-erantzukizunak izan dituen aldi bakotxean, ezelako erreparorik eta etenik barik.

Holakoetan, enpresek nahi daben hizkuntza erabilteko daben askatasuna, gaztelaniaren erabilera ezarriz eremu sozio-ekonomikoan sortzen diran koste-gehigarriak eta abar ez dira aitatu be egiten; gaztelaniaren presentzia eta erabilerea ezarri egiten dira, eta kito! Ez dago eztabaidarik, plantarik! Izan be, Estaduak, bere burua eleanitza dala autortu arren, gaztelania ez besterik ziurtatzera jo ohi dau, ganerako hizkuntzen -euskerea, katalana eta galegoa- sustapen lana Erkidegoen esku itxita.


Euskerea bizibarritzea xede

Gure Autonomia Estatutuaren 6. eta 9. artikuluek euskerearen erabilerea euskal gizartean bermatu egin behar dala jasoten dabe, herri-aginteei ezarriz horretarako beharrezko neurriak hartzeko obligazinoa. 1982ko Euskerearen Legeak be jasoten dau -gogoan izan, bidenabar, Felipe Gonzalezen gobernuak Konstituzino Auzitegiaren aurrean errekurritua eta, 82/1986ko epaiaren bidez, konstituzionaltzat hartutakoa dala- gizarte-bizitzan, oro har, bai eta merkataritza arloan be euskerearen erabilerea bultzatzeko neurri egokiak hartu behar dituela herri-aginteek, besteak beste, era guztietako merkataritza-entidadeetako errotulazino eta paisaian euskerearen erabilerea sustatuz.

2003ko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuak jasoten dau, ostera, Euskadiko herritarrek zerbitzu eta produktuei buruzko informazinoa bi hizkuntza ofizialetan jasoteko eta Euskadiko lurraldean ari diran enpresa eta saltokietan nahi daben hizkuntza ofizialean jarduteko eskubidea dabela. Beraz, gure araubideak ez dau, Estadukoak bezela, euskerearen erabileera inposatzen, herritarren aukera-askatasunaren eremuan ixten dauelako gaztelaniaren edo euskerearen erabilerea, hori bai! herritarrek nahi daben hizkuntzea aukeratu ahala izateko baldintzak sortzeko obligazinoa ezartzen deutse herri-aginteei. Hizkuntzea aukeratzeko eskubidea alperrekoa baita erabilteko egiazko aukerarik ez baldin badago bazterretan.


Lopez eskubide-murriztaile

Gure araubideak ezarritakoa kontuan hartuz, 2003an Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuan jasotako zenbait hizkuntza-eskubide garatu egin ziran 2008 urtean, Dekretu bidez, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna ebalueteaz kargutzen dan batzordearen eta Europako Kontseiluaren goraipamena Eusko Jaurlaritzak jasoz. Orain, Lopezen Gobernuak, haren makulu parlamentarioa eta zenbait hedabide bidelagun dituala, baliorik barik itxi nahi ditu 2008 urtean ereindakoaren zenbait pasarte, euskeraz egiteko eskubidea bai baina zailtasunak ez besterik dituen herritarrek bardintasunean eremu ekonomikoan jarduteko aukerak murriztuz.

Bi arrazoi aitatzen ditue; batetik, euskerea sustatzearen alde, inposatzearen alde ez dagozala aitatu dabe, hori noiz, eta 2010. urtean, eremu sozio-ekonomikoan euskerea bizibarritzeko planetarako eta Dekretuaren eskakizunetara moldatzeko laguntzak murriztu -% 19 eta % 100, hurranez hurran- dituenean; bestetik, zenbait neurri egoera soziolinguistikoak horretarako aukerea emon leikenerako itxiko ditue, Euskerearen Legeak jasotakoa printzipioa, progresibotasuna, poliki baina etenik barik, euskerea bizibarritzeko ezarritako ildoari bueltea emonaz bidenabar. Aldaketa horreek noiz jarri nahi ditu abian? Hamasei hilebetez batu barik egon ostean, lau hilebete barru haren kide gehienek agintaldia amaituko daben Euskerearen Aholku Batzordea batuko dan egunaren, edukirik bako argazki bat gehiago jendartera zabalduko dan bezperan. Aste honetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu