Euskerearen Aholku Batzordeak legealdi honetako lehenengo bilerea egingo dau Gasteizen

Bizkaie! 2010-06-11 10:29   Euskerea berbagai

Euskerearen Aholku Batzordeak gaur, hilak 11, egingo dau legegintzaldi honetako lehenengo bilerea, Lehendakaritzako egoitzan, Gasteizen, goizeko 10:00etatik aurrera. Adostasun eta 'mailakatze' erispideetan oinarritzen dan hizkuntza-politika baten aldeko 'Euskara 21' agiriak hasitako bidean sakontzen saiatuko dira topaketan.

Euskerearen Aholku Batzordearen helburua hizkuntza-politikeari buruzko jarduerak aztertzea, bideratzea eta koordinetea da. Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izango da bileraren buru, eta bertan, besteak beste, joan dan legealdiaren amaieran onartutako 'Euskara 21' agiriaren harian sakontzen jarraitzeko modua bilatuko dabe.

Esangura horretan, Euskerearen Aholku Batzordeak bi egiteko nagusi ditu: batetik, hizkuntza-normalkuntzan dabilzan erakundeetako ordezkarien hartu-emon-organoa izatea, eta bestetik, gizartearen arlo desbardinetan euskerearen erabilerea normalizetan dabilzan erakunde pribatuek eta adituek parte hartzeko gunea izatea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu