Euskal kultur enpresek aberastasuna eta enplegu egonkorra sortzeko daben zeregina ardatz Gasteizen

Bizkaie! 2010-06-09 11:59   jardunaldiak

'Kultura Enpresak, Sektore Sortzaileak eta Enplegua Sortzea' Topaketea bagilaren 14an egingo da, Gasteizko Lakua Hotelean, eta gizarte eta produkzino-balio handiko enplegu egonkorraren sortzailea dan aldetik kultur sektoreak dauen ahalmenari buruzko hausnarketarako topagunea izan nahi dau.

Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuorde Antonio Riverak eta Kultura Sustatzeko zuzendari Mikel Toralek 'Kultura Enpresak, Sektore Sortzaileak eta Enplegua Sortzea' jardunaldiaren programea aurkeztu dabe. Topaketea bagilaren 14an egingo da, Gasteizko Lakua Hotelean, eta gizarte eta produkzino-balio handiko enplegu egonkorraren sortzailea dan aldetik kultur sektoreak dauen ahalmenari buruzko hausnarketarako topagunea izan nahi dau. Besteak beste, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Blanca Urgel Kultura sailburuak parte hartuko dabe.

Jardunaldiaren aurkezpenean bere sustatzaileek azaldu dabenez, egungo testuinguru soziokonomikoak agirian itxi dau jarduera ekonomikoak dibertsifikau beharra eta produkzino-eremu barriak sustatu beharra. Esangura horretan, Eusko Jaurlaritzeak kultura-industria sortzaileak bultzatu nahi ditu, holako enpresek enplegua bermatzen eta eredu ekonomikoaren eraldaketa sustatzen daben neurrian.

Barrikuntzea, adituentzako kalidadezko enpleguak sortzea, lurraldearen garapena bultzatzeko gaitasuna eta gizartean jarrera positiboak sustatzeko helburu nagusia dauen lanari balioa emotea dira Europa 2020 estrategian protagonismoa dauen industria horren zutabe nagusietako batzuk.

Estaduko zenbait adituk beren txostenak aurkeztuko ditue, beste zenbait lurraldetako esperientziak aurkeztuko dira eta mahai-inguru bat antolatuko da, 'Kultura-enplegu sortzailea. Oraingo mitoak eta etorkizuneko errealidadeak' gaia ardatz hartuta.

Era berean, jardunaldiaren aurkezpena erabili dabe 'EAEko kultura-eremuko enpresei, enpleguei eta lan-merkatuari buruzko azterketea' azterlanaren daturik esanguratsuenetako batzuk aurkezteko. Azterlan horren arabera, gaur egun kultur industriak 19.340 pertsona enplegatzen ditu, hau da, EAEko enplegu guztien % 1,9, 6.300 enpresa baino gehiago batzen dituan sarearen barruan.

Industria horretan jarduten daben pertsona gehienak gazteak dira, eta erdi edo goi-mailako ikasketak ditue. Sektoreko enpresa gehienak mikroETEak dira, honako bi ezaugarri honeek konpartiduten dituenak: batetik, tokiko ekonomiak suspertzen laguntzen dabe, eta, bestetik, enpresa barritzaileak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu