Algortako I. Sommerfesta, garagardaoaren festa

Bizkaie! 2010-06-30 18:47

Itxartu eta Getxo Rugby taldeek antolatuta, I. Sommerfesta egingo da Algortan garagarrilaren 1etik 5era.

Zer da Sommerfesta? Alde batetik, berba alemaniarra dan Sommer = uda eta, bestetik, euskerazko berbea, festa, biak alkartuta.

Zer eskainiko dau Sommerfesta-k? Alemaniako garagardaotegia Algortara ekarria. Bertan plater alemaniar jatorrak, benetako garagardao alemaniarrez edo beste edari batzuez bustita, izan be, gustu kontuan ez dago ezer esaterik…

Noiz eta Non? Garagarrilaren 1etik 5era (Getxoko Jazzaldiaren egunetan, hain zuzen), Algortako Batzokiko jolasgunean (Jazzaldia egingo dan Metro eta Biotz plazetatik oso hur).

Nortzuk dira antolatzaileak? Algortako punta puntako bi talde: Itxartu Taldea (kultura taldea, bere barruan kirol sail bat be badaukana) eta Getxo Rugby (Getxoko kirol talderik garrantzitsuena), biak ala biak Getxon oso errotuta dagoz eta beren atzetik oso jente kopuru handia dabe. Horreekaz batera, Enrique Thate, euskal-alemaniarra edo alemaniar-euskalduna, Bilboko urdai-saltzaile ezaguna eta holako ekintzak antolatzen eskarmentu handikoa.


Zer gehiago eskaintzen dau?

• Gune familiarra, bertan umeentzako puzgarriak egongo diralako.
• Jazzaldira joaten diranentzako, ekintza osogarria.
• Garagardaotegi berezia, Alemaniara joan barik.
• Eta Futbol Mundialeko partiduak pantaila erraldoian.


Zein ordutan egongo da zabalik?

- Garagarrilak 1, eguena: 19:00etatik gauerdira.
- Garagarrilak 2, barikua: 18:00etatik goizaldeko ordubata bitartean.
- Garagarrilak 3, zapatua: eguerdiko 12:00etatik 16:00etara eta 18:00etatik 01:00ra.
- Garagarrilak 4, domekea: 12:00-16:00 eta 18:00-01:00.
- Garagarrilak 5, astelehena: 18:00-24:00.


Zeintzuk dira helburuak?

• Itxartu eta Getxo Rugby taldeak indartzea.
• Udalerrian agirian egotea.
• Jentea gure ingurura ekartea.
• Herriko beste alkarteakaz batera egin daitekezan ekintzak sustatzea.
• Taldeak finantzatzen laguntzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu