Irakurteko beste modu bat
2010-07-02 11:43Argitaletxeek, liburu egile eta saltzaileek, danek ikusten dabe etorkizunerako negozioaren funtzionamendua aldatu egingo dana: e-book edo e-liburuak aurrera egiten badau hurrengo urteotan, askorentzat euren negozioaren amaierea be etor daiteke.
Pasa dan astean Bilboko metroan ninoiala, nire aurrean jesarrita egoan morroiari adi geratu nintzan. Liburu bat irakurten joian baina ez zan ohiko liburua (argala ala potoloa, letra txikikoa edo poesiazkoa, ez hori ez da kontua), liburu elektronikoa baino. Liburuari begira nengoala, etorkizuna holakoa izango zala pentsau neban. Ganera, Interneten irakurri neban barria etorri jatan burura: antza danez, badagoz estadu mailako zazpi argitaletxe-talde batu diranak euren artean 'Libranda' izeneko proiektua garatzeko.
Zer da ba orduan Libranda? Argitaletxeek dendak e-Pub formatoan, liburu elektronikoz horniduteko tresna bat izango da. Ez da orduan, zuzenean erosleari egokituta egongo, dendetara baino.
Argitaletxeek, liburu egile eta saltzaileek, danek ikusten dabe etorkizunerako negozioaren funtzionamendua aldatu egingo dana: e-book edo e-liburuak aurrera egiten badau hurrengo urteotan, askorentzat euren negozioaren amaierea be etor daiteke.
Liburuaren negozioan parte-hartzaile asko dagoz. Idazlea eta erosle-irakurlea izango dira katearen hasikerea eta amaierea baina bitartean badagoz beste maila asko: argitaletxea, itzultzaileak, diseinatzaileak, zuzentzaileak, inprimagileak, banatzaileak, garraiolariak, publizidade mundu osoa, eta ez dakit zenbat gehiago. Etorkizunera begira, Libranda honegaz, dendetara e-liburuak banatuko dira. Eta musikeagaz pasetan dana barriro ez jasoteko asmoz, e-liburuak DRM (digital rights management) izeneko kontrolakaz etorriko dira: halan, e-liburua gure kasuan 12 aldiz kopiau ahal iznago dogu, beste horrenbeste laguni bialtzeko.
Alde onak
Liburu zaharren kasuan, berbarako, ohikoa izaten da deskatalagouta egotea da eta, jakina, oso karua izango litzateke edizino barri bat egitea. Bide horretatik jai daukagu. Baina e-liburua bide egokia izan daiteke holako ale bereziak lortzeko, argitaletxeek digitalizau baino ez dabelako egin behar eta prozesu hori ez da hain karua.
Prezioari jagokonez, argi dago e-liburuek gaurkoekaz konparauta merkeago saldu beharko dituela; batzuren ustetan % 30 merkatuko dira.
Horrezaz gan, ohiko liburuek gure etxeetan betetan daben lekua ikusiz, e-liburu horreekaz leku asko irabaziko geunke gure etxeetan.
Alde txarrak
Zergaitik joan behar dogu denda batetara e-liburu bat lortzeko, Internetera konekzinoa euki ezkero? Ez ete da zuzenagoa izango Internet-etik deskargatea nahi dogun liburua?
DRM sistemeagaz 12 kopia egin ahal izango dira baina hortik gora akabo. Paperezko liburuagaz, barriz, zenbat gura aldiz irakurri eta zenbat gura laguni ixteko aukerea dago.
Gastuak murriztuz, norko jasoko ete dau ataratako dirutzea, argitaletxeek ala egileek? Paperezko liburuen modeloan, egileek prezioaren % 10-% 12 lortzen dabe, ganerakoa tartekoei pagetako erabilten da. Zer pasauko litzateke egile batek bere lanak Interneteko webguneren batean eskainiko baleuz, argitaletxeak eta bitatekariak prozesutik kenduta? Zergaitik ez? e-liburuak aurrera egiten dauenez, zergaitik ez tratu zuzena egile eta irakurlearen artean? Gaur eguneko negozioan dagozan hainbat parte-hartzaile ikaratuteko modukoa da egoerea, jakina, euren negozia hankaz gora jarteko arrazoia izan daitekelako hur daukagun iraultzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!