Haizetara, Fanfarre, Banda eta Kale Musikarien Nazinoarteko Lehiaketea Zornotzan 25etik 27ra
2010-06-25 13:55 MusikeaAurten aukeratutako taldeak: Zephyrologie (Frantzia), What Cheer? Brigade (AEB), Brassafrik (Belgika), Samenakoa (Frantzia-Alemania), Fantomatik Orchestra (Italia), Club Era (Hungria), La Bandraste (Frantzia) eta Broken Brothers Brass Band (Euskadi). Horrezaz gan, beste bi talde konbidau ditue: Zaparrada batukadea eta Saguzaharrak fanfarrea.
IV. Haizetara, Fanfarre, Banda eta Kale Musikarien Nazinoarteko Lehiaketea bagilaren 25, 26 eta 27an jokatuko da Amorebieta-Etxanoko kaleetan zehar. Urtero ospatzen da lehiaketea, eta bertan parte hartu nahi daben kaleko musika-talde guztiei dago zabalik; horretarako, nahitaezkoa da aukeraketa prozesua gainditzea. Haizetara, Amorebieta-Etxanoko Udalak kultura zerbitzuetarako daukan Ametx Erakunde Autonomoak antolatuta dago.
Tradizino handia dago Amorebieta-Etxano udalerrian kultura eta kirol ekimenen antolaketa eta kudeaketa lanetan, eta Ametx da horrelakoen kudeaketaz arduratzen dan erakunde publikoa. Horrezaz gan, Zornotza Aretoa herri-antzokiaren kudeaketa eta programazinoa, Zelaieta kultura-zentroa, Zubiaur musika eskolea eta Udal Euskaltegia kudeatzen ditu.
Aurtengo kartela sano interesgarria begitandu jaku. Aukeratutako taldeak zortzi izan dira: Zephyrologie (Frantzia), What Cheer? Brigade (AEB), Brassafrik (Belgika), Samenakoa (Frantzia-Alemania), Fantomatik Orchestra (Italia), Club Era (Hungria), La Bandraste (Frantzia) eta Broken Brothers Brass Band (Euskadi). Horrezaz gan, beste bi talde konbidau ditue: Zaparrada batukadea eta Saguzaharrak fanfarrea.
Gaur, bagilak 25, arratsaldeko 18:30etan harrerea egingo jake taldeei Zelaieta Zentroan eta ordubete geroago, taldeen aurkezpena eta lehiaketearen hasierea izango da. Hortik aurrera, datorren domekara bitartean, erritmo faltarik ez da izango.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!