Clowna oinarri daben hamar ikuskizun aurkeztuko ditu Leioako Umore Azokeak

Bizkaie! 2009-04-17 11:47   Kulturea

Disziplina hau beste modalidade batzuekaz be buztartzen da, berbarako, La Industrial Teatreraren 'Rojo' ikuskizuna, izan be, obra horrek zirkuaren ezaugarri eta berezitasun batzuk ditu. Amesak egia bilakatzen diran proposamen honek Palau i Fabreren poema baten eta Shaun Tanen ‘El árbol rojo’ ezagunean dauka abiapuntua eta oinarria.

Leioako Umore Azokearen hamargarren urteurrena beteko dan edizinon parte hartuko daben 49 taldeen artean bederatzik clownean oinarritutako 10 ikuskizun aurkeztuko ditue (bederatzi kalean eta bat antzokian) guztiek barrea lagun dabela.

Disziplina hau beste modalidade batzuekaz be buztartzen da, berbarako, La Industrial Teatreraren 'Rojo' ikuskizuna, izan be, obra horrek zirkuaren ezaugarri eta berezitasun batzuk ditu. Amesak egia bilakatzen diran proposamen honek Palau i Fabreren poema baten eta Shaun Tanen ‘El árbol rojo’ ezagunean dauka abiapuntua eta oinarria.

Bestetik, jatorria argentinan dauen Nanny Cogorno pailazoa, Castellonetik dator, 'Lunatik' proposamenaren estreinaldia aurkezteko eta munduan dagozan 'zoroei' omenaldi aparta eskaintzeko asmoz.

Hiru talde euskaldun, hiru estreinaldiren protagonista izango dira, guztiek clown teknikan oinarritutako lanak eskainiz. Aurten be Ganso Clown y Ciak ikuskizun barria estreinauko dau Umore Azokan. Pasa dan urtean ‘Renato’ pertsonaia aurkeztu eta gero, oraingoan 'Caídos del cielo' proposamenagaz clowna eta poesia izango ditu lagun.

Kukubiltxo Antzerki Taldeak, barriz, 'Mortimer'-en estreinaldia eskainiko dau (Aritza Rodriguezek sortu eta antzezten dauen helduei zuzendutako umorez beteriko bakarrizketea); konpainiak bi proposamen aurkeztuko ditu Leioako Umore Azokan.

Azken euskal estreinua, Teatro Salitreren eskutik helduko da eta kaleak magiaz, barrez eta janari gozoz beteko ditue, Chef berezi baten esku dakarten 'On egin mon amour' ikuskizunagaz.

Atzerritik hamabi taldek hartuko dabe parte eta horreen artean, Elliot, Teatro Gestual de Chile, 1Watt eta Sivouplaitek clowna ardatz daben antzezlanak aurkeztuko ditue.

Japoniatik, Sivouplait mimo bikoteak 'Silences Amusants' lana aurkeztuko dau irudimenaren bidez bidaia bat egiteko konbidapena luzatuz.

Bestalde, Teatro Gestual de Chilek bi ikuskizun aurkeztuko ditu kalean: lehenengoa, 'Su-Seso Taladro', ikuskizun azkarra eta dibertigarria. 'Fisura-dos' lanak, barriz, Murmullo eta Metralleta pertsonaiak aurkezten ditu, kaleen jaube egingo diran bi pertsonai xelebre.

Horrezaz gan, uriaren estruktura eta aukera desbardinak aprobetxetan ditu Pierre Pilate jn.ak, 1Watt talde belgikarraren partaideak, 'En perfecto estado de marcha' ikuskizunean.

Azken ikuskizuna, Elliot belgikarraren 'Rock Comedy Show' izango da, parrea eta umorea lagun, Kultur Leioako Auditoriumean izango dau hitzordua ikuslegoak, maiatzaren 23an.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu