Leioako San Juan Bautista Abesbatzak Ejeako XXXIX. Abesbatzen Lehiaketea irabazi dau
2009-04-20 15:06 Musikea2008. urtean, San Juan Bautista Abesbatza guztiz barritu eta Leioako Udal Kontserbatorioko parte izatera igaro zan. Gaur egun, Leioa Kantika Korala umeen abesbatzan preparau eta trebatutako 25 kantari gaztek osotzen dabe taldea.
Leioako (Bizkaia) San Juan Bautista Abesbatzak irabazi dau joandako astegoienean Ejea de los Caballeroseko (Aragoi) Abesbatzen Lehiaketearen 39. edizinoko lehenengo saria. Kontuak kontu, abesbatza bizkaitarrak Zaragozako Diputazinoak eta CAI aurrezki kutxak emondako 4.000 euro jasoko ditu.
San Juan Bautista korua 1968an sortu eban Jose Ignacio Sarriak eta 40 urteko ibilbidean, abesbatza leioarrak hainbat kontzertu eskaini ditu Euskal Herrian, Espainian eta Europa osoan zehar, eta orkestra eta zuzendari garrantzitsuakaz lan egin dau. Zenbait grabazino egin eta nazinoarteko sari garrantzitsu lortu ditu bere azken etapan, egungo zuzendaria dan Basilio Antunezen gidaritzapean.
2008. urtean, San Juan Bautista Abesbatza guztiz barritu eta Leioako Udal Kontserbatorioko parte izatera igaro zan. Gaur egun, Leioa Kantika Korala umeen abesbatzan preparau eta trebatutako 25 kantari gaztek osotzen dabe taldea.
Gauzak holan dirala, etapa barrian zenbait kontzertu emon ditu eta 'Mozart Salzburgon' muntaia sinfonikoan kolaborau dau Naroa Intxausti sopranoagaz eta Bilboko Orkestra Sinfonikoagaz. 2008ko udan Tarragonako 'Setmana Cantat' ospetsuan parte hartu eban eta atzerriko jaialdietan edo alkartrukeetan parte hartzeko zenbait konbidapen jaso ditu honezkero.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!