'Munduaren bira, doan' euskerazko film animatua, laster zine aretoetan
2009-04-21 11:36 BarriakBasauriko Animabasauri Animabasque zinemaldian aurkeztu ondoren, hilaren 24an estreinauko da zine aretoetan 'Munduaren bira, doan', 'lagun artean ikusteko filma', Asisko Urmeneta eta Marko Armspach marrazkilarien irudiz osotua.
Basauriko Animabasauri Animabasque zinemaldian aurkeztu ondoren, hilaren 24an estreinauko da zine aretoetan 'Munduaren bira, doan', 'lagun artean ikusteko filma', Asisko Urmeneta eta Marko Armspach marrazkilarien irudiz osotua.
Euskal Herriko koadrilla tipiko baten 'jefeak' Londresera dobako bidaia topau dau Interneten. Bildotsori (horixe baita lider txikiaren izena) huskeria iruditu jako, harek munduari be emongo leukio bira osoa doban. Kebab bere lagunak apustu egingo deutso, ezetz!
Holan hasiko da koadrila xelebrearen abentura burubakoa. Bidean, traba asko topauko dabe: mugak, legeak, Gobernuz Kanpoko Erakundeak, enpresari bizkorrak, danak gainditu beharko ditue.
Jules Verneren 'Le tour du monde en quatre-vingts jours' istorio klasikoan (1872) oinarritua, 2007an hasi ziran istorioaren gidoia idazten Unai Iturriaga eta Edorta Barruetabeña. Verneren istorioan Phileas Fogg aristokratea zan protagonistea. Oraingoan, 'kolpe zorririk jo barik bizi nahi dauen, baina, aldi berean, sekulako amesak dituan lagun koadrila bat da', egileen arabera. Pertsonaien sortzaileak Jon Alonso idazlea eta Asisko Urmeneta marrazkilaria izan ziran. Pertsonaia horreetatik abiatuta sortu zan istorioaren ideia gainera. Jon Alonsok proiektua itxi eban gero. Bien bitartean, Asisko Urmenetak berak eta Juanjo Elordik hartu eben zuzendaritza orokorraren ardurea.
Filman 'gaur egungo gizartea erretratetan dauen kontzeptu bat' landu nahi izan dabe: doban edo free kontzeptua: 'Berba hori ikusi ezkero, jentea mobidu egiten da gaur egun. Eta koadrila xelebre hori dobaneko bidaia batek mobiduaraziko dau. Begitandu jakun Verneren klasikoari omenalditxo bat eginez, istorio haren parodia moduko bat egin geinkeala, gaur egungo mundua islatzeko'.
Gidoi lanak amaituta, igazko garagarrilaren 1ean hasi ziran storyboard-a lantzen eta animazino lana egiten. Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi alkarregaz ondo konpontzen ziranez, zuzendaritzea konpartidutea pentsau eben, bakotxaren ikuspuntu desbardinak buztartuz. Asisko gehiago arduratu zan pertsonaien animazinoaz eta Elordi gehiago errealizazinoaz. Urmenetaren lehenengo animazinozko lana da, baina Elordik beste hiru eginak ditu aurretik be. 'Oso proiektu ausarta da' 'Munduaren bira, doan', Elordiren berbetan: 'Barritzailea da irudi aldetik eta estetikoki. Era inpresionistan kontauta dago, atzealde surrealista bategaz. Kontrasteak bilatu doguz pertsonaien eta hondoen artean. Asko esperimentau eta eztabaidatu ostean, ausardiaz jokatu dogu. Originala da, beraz'.
Asisko Urmenetaren marrazkiei (batzuk antza topauko deutsee bere anaia Mikelen Kukuxumusu markako marrazkiena) ez dabe gizakiaren itxura zehatzik. Esate baterako, ez daukie besorik. Horrek arazo bat baino gehiago sortu deutse, baina holan mantendu nahi izan dabe 'erronka bat izan dalako'.
Euskerazkoa da jatorrizko bertsinoa eta gaztelaniaz eta ingelesez be egin dabe. Nazinoarteko banaketea ziurtatuta dabe entrepresa kanadiar baten bidez. Gainera, Canneseko eta Louisianeko zinemaldietan aurkeztuko da. Somuga produkzino etxearen egitasmo honek 1.200.00 euroko aurrekontua izan dau eta Lakuako eta Nafarroako gobernuen diru laguntzinoa jaso dau eta EITBren koprodukzinoagaz gauzatu da.
Kaki Arkarazoren musikea dauen film honen estrenaldi-jaia datorren 22an egingo da, Bilboko Kafe Antzokian.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!